KADETE ESPAINIAKO TXAPELKETAK J.1: Mutilek neskek baino hobeto hasi dute

Lehen jardunaldia Huelban eta Valentzian ospatzen ari diren Kadete Espainiako Txapelketetan. Mutilen mailan, Fundación Bilbao Basket eta Easo Urdaburuk garaipena lortu dute. Eta nesketan, bakarrik Euskadiko txapeldunak irabazi egin du,


GERNIKA KESB 54 – MOVISTAR ESTUDIANTES 68

Aurkari gogorra Espainiko Txapelketa hasteko, baina Mikelo Retolazaren neskek aurpegia eman diote 30 minutu baino gehiagotan zehar. Berdintasun handia eta aldaketa asko hiru lehen laurdenetan eta amaiera parekatua itxaroten zion. Baina faboritoa handia diren madrildarrek partida apurtu zuten: 45-46tik 47-57ra 4 minuturen faltan.

LA SALLE PALMA 39 - EASO SLAM! GIGANTES 56

Lehen jardunaldian, Euskadiko txapeldunak garaipena eta lidergoa hartu du, hasieratik amaierara arte kontrolatutako partida batean. Lehen zatian, donostiarrek 10 puntuko aldeak lortu dituzte eta, azken laurdenean, amaierako bultzada partidari epaia emateko. Uxue Etxartek 17 puntu saskiratu ditu.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA OINTXE ARASKI 43 - VALENCIA BASKET 80

Huelban jokatzen ari den hirugarren euskal taldeak ezin izan du lehen garaipena lortu anfitrioiaren aurka. Valentziarrek talde oso sendoa erakutsi dute eta partida erabakita izan atsedenaldian (25-46). Alex Susoren neskek saiatzen jarraitu dute, baina 20/2 izan dute hiruko marratik.

CA2M STADIUM CASABLANCA 73 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 80

Garaipen garrantzitsua Aitor Uriz-en mutilentzat Huelbako torneoaren lehen jardunaldian. Bilbotarren hasiera ona, oso erraz uztaia aurkitzu (20-28) eta Aragoneko taldearen erreakzioan hirugarren laurdenean: 15-4ko partziala aurretik ipintzeko (60-52). Bizkaitarren erantzuna berehalakoa izan da: 63nako berdinketa. Casablanca aurretik mantendu da (71-67), baina bilbotarrek partida itxi dute 0-10reko partzial bikainarekin partida irabazteko.

EASO URDABURU 62 – CB NAVIA 45

Eta Javier Sotomayor-ren mutilek garaipenarekin hasi dute ere Espainiako Txapelketa. Berdintasuna lehen laurdenean (16-13), baina donostiarrak beti aurretik: +9 (28-19) eta +8 atsedenaldian (32-24). Eta 16-0eko partzialarekin bigarren zatiko hasieran, Easo Urdaburuk hartu du lehen garaipena Huelban.

CATALANA OCCIDENT MANRESA 89 - FUNDACIÓN 5+11 56

Euskadiko txapeldunak denboraldiko lehen porrota jaso du Huelban. Berdintasun lehen laurdenean (23-19), baina bigarrenean, Kataluniako taldeak neurketa apurtu du (52-33). Eta azken laurdenean, gasteiztarrek bakarrik 6 puntu saskiratu ahal izan dituzte.