ARGAZKIA: Leioa SBT

BIGARREN MAILA: Leioa SBT, txapeldun aldez aurretik

Jardunaldi baten faltan Bigarren Maila bukatzeko, Leioa SBT txapelduna bihurtu da. Izan duten lehen aukera, Igor Urretaren mutilek titulua eta igoera lortu dute.


Leioa SBT da 2018/19ko Gizonezkoen 2. Mailako txapelduna, Tabirakori irabazita (67-53) Kandelazubietan. Eskuinaldeko taldeak zalantza batzuekin hasi zuen denboraldia eta La Sallek aldea hartu zuen: lehen 8 jardunaldietan, Leioak 3 partida galdu zituen. Orduan aurerra, Igor Urretaren taldeak geldiezinak izan dira, partida bakarra galduz (Askartzaren aurkako derbia).

Tabirakoren aurka, deurangarrek hobeto hasi zuten neurketa eta 17-22ko emaitzarekin bukatu zuten lehen laurdena, baina liderrak aurrea hartu zuen eta ez zien aukerarik eman Baqueko taldeari.

Goiko postutan, Alkideba Ointxek asko lan egin behar izan zuten Lauko Finala jokatuko duen Lakua Centro San Prudenciori irabazteko (65-68). Eta La Sallek Bilboko derbian irabazi egin zuen Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoaren aurrean (55-64). Gipuzkoarrek eta bilbotarrek bigarren postua bilatuko dute azken jardunaldian.

Mungia ST da Lauko Finala jokatuko duen laugarren taldea. 25. jardunaldian, bizkaitarrek azken postuan dagoen Urdanetari irabazi zioten (74-52). Cafes Aitona Askatuak-ek ere maila galdu egin du eta, pasaden larunbatean, Cafeteria Tartalo Ibaizabal-ek irabazi zion (74-76). Galdakaoko taldea erdiko postutan dago, Erroibide eta Askartzaren ondoan.