EMAKUMEZKOEN 1. MAILA F4: Easo San Martin MerkatuaK finala irabazi dute eta LF2ra Igoera Fasea jokatuko du

Denboraldiko partida txarrenetakoa bat izan du La Salle Zurekin Busek Emakumezkoen 1. Mailako Lauko Finaleko finalean. Bilbotarrek galdu egin dute Easo San Martin Merkatuaren aurka. Garaipen honi esker, David Martin-en neskek Santanderren ospatuko den LF2 Igoera Fasea jokatuko dute datorren astebukaeran.

EASO SAN MARTIN MERKATUA 49 - LA SALLE ZUREKIN BUS 34

Bi taldeen hasierako planteamenduak desberdinak izan dira. Donostiarrek banakako defentsa erabili dute eta bilbotarrek sufritu dute uztaia aurkitzeko. Urruneko jaurtiketak ez dira sartu eta gipuzkoarrek, asmatze gutxiarekin ere, aurrea hartu dute. La Salle-ren lehen saskia 6. minutua iritsi da, Ana Mazoren bitartez. Partidak intentsitate asko izan du, baina ez asmatze. Lehen laurdena bukatu da Paula Olavarriaren hirukoarekin eta 11-6ko emaitzarekin.

Bigarren laurdenean, David Martinek zonakako defentsa jarri du eta La Salle Zurekin Busek sufritzen jarraitu du, nahiz eta 3 antolatzaile izan. Easok poztasun gehiagorekin jokatu du eta 10 puntuko aldea lortu du 15. minutuan. Maria Go˝i pibotak bi urruneko jaurtiketa saskiratu ditu eta donostiarrak atsedenaldira joan dira +13rekin (26-13).


La Salle Zurekin Busek erreakzionatu behar zuen eta 2-1-2 zonakako defentsa erabili du bere aurkaria gelditzeko. Eta bilbotarrek lortu dute, baina ez dute aprobetxatu erasoan: arazo asko puntuak lortzeko eta Easo aurretik mantendu da.


Azken laurdenaren lehen minututan iritsi da bilbotarren erreakzioa: 35-30ko emaitza 5 minuturen faltan. Txutxi Paredesen taldearen minuturik onenak, baina Easok oso ondo erantzun du, bere defentsari esker, eta berriro handitu du aldea (+11). Gainera, Ayskel Sa˝udok 5. pertsonala egin du eta Alazne Larrearen hirukoak partidari epaia eman dio 3 minuturen faltan.

Argazkiak

Estatistikak