ARGAZKIA: EASO

ESPAINIAKO JUNIOR TXAPELKETAK 4.J: Fundación 5+11 eta Easok ez dute final laurdenako jokatuko

Bukatu da Mutilen Junior Espainiako Txapelketa gure taldeentzat. Fundación 5+11 eta Easo Begitek kanporatu dira final zortzirenetan, FC Barcelona eta Movistar Estudiantes-en aurka galdu eta gero, hurrenez hurren.  


FC BARCELONA 88 – FUNDACIÓN 5+11 79

Euskadiko txapeldunak agur esan dio Zaragozari, beti atzetik joan zen partidan: hasierako 10-0ekoa eta 26-14ko emaitza lehen laurdenaren bukaeran. Arabarren hobekuntza bigarrenean, baina hala ere Bartzelonaren abantaila handitu da atsedenaldian (43-28). Eta hasierako 7-2ko partzialak epaia eman dio partidari 18 minuturen faltan. Gasteiztarrek borrokatzen jarraitu du, baina garaipena lortzeko aukerarik gabe

MOVISTAR ESTUDIANTES 78 – EASO BEGITEK 54

Txapelketako lehen porrota eta etxera. Gipuzkoarrek oso ondo hasi dute partida, bere aurkaria geldituz eta 6 puntuko aldea lortuz (9-15). Baina Madrileko taldeak lidergoa hartu du 18-2ko partzialari esker. Easok erreakzionatu du eta, atsedenaldian, 40-33ko emaitza. Donostiarrak 7-9 puntutara mantendu dira, azken laurdenaren hasiera arte: 11-0ko partzialak aukerarik gabe utzi dizkie, txapelketa bikainaren ondoren.