ARGAZKIA: Aviles-eko Junior Txapelketa

ESPAINIAKO JUNIOR TXAPELKETAK 3.J: Gure nesken ordezkariak agur esan diote Aviles-i

Lehen faseko azken jardunaldia eta Nesken Euskadiko Txapeldunak agur esan dio Aviles-i. Asador 10 Gibajasek galdu egin du Spar Gran Canariaren aurkako neurketa klabean eta Vitoriara etorriko da, Electro Alavesa Araski Ointxe bezala. Hirugarren jardunaldi honetan, ere agur esan dio Fundación Bilbao Basketek. Eta bihar, final zortzirenak, eta bi aurkari zailak gure taldeentzat: FC Barcelona-Fundación 5+11 eta Movistar Estudiantes-Easo Begitek


SPAR GRAN CANARIA 76 – ASADOR 10 GIBAJAS 54

Hil edo biziko neurketa eta Euskadiko txapeldunak agur esan dio hirugarren porrot jarraian jaso eta gero. Ibon Saenz de Lafuenteren neskek aurretik amaitu dute lehen laurdena (11-15), baina, jarraian, 0-8ko partziala jaso dute eta Gran Canariak hamar puntuko aldea lortu du ere (33-23). Atsedenaldian, 37-28. Bigarren zatiak, Arabako taldearen erreakzioa (39-37) eta irlatarren hutsarte. Asadr 10 Gibajas hurbil mantendu da (44-41), baina 18-1eko partzial ikusgarriak partidari eta arabako aukerei epaia eman die.

VALENCIA BASKET 66 – ELECTRO ALAVESA ARASKI OINTXE 59

Final zortzirenak jokatzeko aukerarik gabe, arabarrek Aviles-i agur esan nahi zioten garaipen batekin. Baina ezin izan da. Balentziarren hasiera bikaina (12-2) eta aurretik lehen zatian zehar (34-27). Bigarrenean iritsi dira Araskiren unerik onenak: Iratxe Pérez eta Irene Muruaren arteko 0-11ko partziala markagailuari buelta emateko (40-11). Valenciaren erantzun azkarra (51-44), eta, nahiz eta arabarren ahaleginak, hirugarren porrot jarraian.

JOVENTUT BADALONA 92 – FUNDACIÓN 5+11 70

Bigarren porrot jarrian gasteiztarrentzat eta orain erronka handia final zortzirenetan: FC Barcelona. Gasteizko taldeak hasiera bikaina izan du (8-17), baina bere aurkariak bere defentsa estutu du eta aurretik ipini da lehen laurdenean (25-23). Berdintasun handiko bigarren laurdena, baina Joventut-ek lehen zatia itxi du 7-0eko partzialarekin. Eta kataluniarrek 9-0ekoarekin hasi du bigarren zatian, partida erabakita utziz.

AZULEJOS MONCAYO CBZ 88 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 77

Kanporaketetarako pasea lortzeko, bilbotarrek 16 puntugatik irabazi behar zuten. Eta berdintasun minutu batzuen ondoren, Mikel Torreren mutilek, hirukoei esker, 18 puntuko aldea lortu dute bigarren laurdenaren bigarren minutuan (19-37). Aragoneko taldearen erreakzioa, 8-0eko partzialarekin, baina, atsedenaldian, bilbotarrek bere helburua izan dute (34-51). Eta Fundación Bilbao Basketek 21 puntuko aldea lortu du 13 minuturen faltan. Orduan, bilbotarren hutsegite-sailak eragin ditu Aragoneko taldearen erreakzioa (60-66) eta bizkaitarren ametsaren amaiera. Eta gainera, porrota luzapenean.

ABQ CALAHORRA 55 – EASO BEGITEK 100

Partida arrunta lehen fasea bukatzeko. Donostiarrak jada liderrak ziren eta jada ezagutzen zuten final zortzirenetarako aurkaria: Movistar Estudiantes. Lehen minutu parekatuak (11-13) eta gero gipuzkoarren bultzada (11-22). Eta beste kolpe handia bigarren laurdenean partidari epaia emateko (19-41). Donostiarrek maila handia erakutsi dute multzo fasean, hiru garaipen errazak lortuz.