ARGAZKIA: Cto. Junior Zaragoza

CTOS. JUNIOR ESPAÑA J2: Historiako lehen garaipen Fundación Bilbao Basket-entzat; Fundacion 5+11 eta Easo, final zortzirenetan

Bigarren eguna Aviles eta Zaragozako torneoetan eta, orokorrean, emaitza txarrak gure taldeentzat. Gure nesken ordezkariak galdu egin dute berriro eta Electro Alavesa Araski Ointxek agur esan dio kanporaketako faseari. Mutilen mailan, historiako lehen garaipena Fundacion Bilbao Basketentzat eta porrota Fundación 5+11entzat, joan-etorriko partidan. Eta jardunaldia itxi duen partidan, Easo Begitek-en beste garaipen erraza eta final zortzirenetarako pasea.


FUNDACIÓN 5+11 67 – MOVISTAR ESTUDIANTES 75

Izugarriko partida eta porrota Arabako taldearentzat. Joventut-en aurka galdu eta gero, Madrileko taldeak hobeto hasi du bigarren jardunaldiko partida: 13 puntuko aldea 13. Minutuan (13-26). Pablo Diazek hutsartea eskatu du eta bere mutilek ikusgarriko erreakzioa erakutsi dute: 16-0ko partziala eta 26-4koa atsedenaldira arte (39-30). Gasteiztarrek partida kontrolatuta izan dute, 12 puntuko aldearekin 11 minuturen faltan. Baina orduan, zoritxarrez, bere ilunaldi iritsi da: 2-20ko partziala eta garaipena Movistar Estudiantes-entzat.

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 91 – EM PIELAGOS 53

Lehen jardunaldiko porrotaren ondoren, Bilboko taldeak era ikusgarrian erreakzionatu du: garaipen handia, klubaren historiako lehenengoa Espainiako txapelketan. Mikel Torreren mutilek lehen laurden ikaragarri jokatu dute (38-14) eta intentsitatea mantendu dute atsedenaldira arte (59-24). Bilbotarrek neurketa bukatu dute 16 hirukorekin

EASO BEGITEK 74 – GASOLEOS SÁNCHEZ Y MURCIA 65

Bigarren garaipen donostiarrentzat eta pauso handia final zortzirenetan izateko. Berdintasun handiko lehen minutuen ondoren, Easo Begitek-ek bizkortu du, 14-2ko partzialari esker: 25-12ko emaitza bigarren laurdenaren bigarren minutuan. Hortik aurrera, beti aurretik eta 20 puntuko hesia ukituz, garaipena erraza lortuz. Gainera, donostiarrek kanporaketa faserako txartela lortu dute.


ASADOR 10 GIBAJAS 35 – CELTA ZORKA 68

Egoera larria Euskadiko txapeldunarentzat. Asador 10 Gibajas-ek argi eta garbi galdu egin du bigarren jardunaldian eta, hirugarrenean, irabazi egin behar du final zortzirenak jokatzeko. Partida oso ondo hasi da Gasteizko taldearentzat, María Alcortaren hirukoarekin. Baina galiziarren erantzuna berehalakoa izan da: 0-9ko partziala eta jada beti aurretik. Celtakbere bigarren kolpea eman diote atsedenaldira baino lehen, 17 puntuko aldea lortzeko (19-36). Eta bigarren zatiko hasieran, beste 0-9ko partzialak epaia eman dio neurketari.

ELECTRO ALAVESA ARASKI OINTXE 61 – ADAREVA TENERIFE 67

Bigarren porrota ere Txus Brizuelaren neskentzan eta agur txapelketari. Arabako taldeak bere aurkariaren lehen bultsada eutsi dio eta sendoz erantzun du: 15-1eko partziala, 14-20tik 29-21era. Irlatarrek erreakzionatu dute, baina Badiolaren hirukoak 7 puntuko aldea eman dio Araskiri atsedenaldian. Eta Badiolaren beste batek +10 ipini du markagailuan, 14 minuturen faltan. Gasteiztarrek hasi dute azken laurdenea 8 puntuko aldearekin, baina hasiera ikaragarria izan da: 4-15koa eta Adareva aurretik. Eta Escuder eta Castroren hirukoak partidari epaia eman diote bi minuturen faltan (53-61).