ARGAZKIA: Cto. Junior Zaragoza

ESPAINIAKO JUNIOR TXAPELKETAK: Fundación 5+11 eta Easo Begitek taldeek garaipenarekin hasi dute Zaragozan

Gaur hasi dira Aviles eta Zaragozan ospatzen ari den Nesken eta Mutilen Junior Espainiako Txapelketan. Eta multzo faseko lehen jardunaldian, poztasunak mutilen torneotik etorri dira, Fundacion 5+11 eta Easo Begitek-en garaipenekin

ASADOR 10 GIBAJAS 52 – MOVISTAR ESTUDIANTES 58

Avileseko txapeleketako lehen partida, porrota 2019ko Euskadiko txapeldunarentzat. Madrileko taldeak hobeto hasi du: +9 laurdenean (11-20). Asadorrek bere defentsa berriz osatu du eta buelta eman dio neurketari (28-27). Baina Estudiantesek min asko egin dio 3-11ko partziala lortu du lehen zatiko amaiera eta bigarrenaren hasieraren artean. Berriro gasteiztarrek berriz ahalegindu dute (40-39), baina azken laurdenaren hasieran, madrildarrek epaia eman diote (49-56).

ELECTRO ALAVESA ARASKI OINTXE 49 – CBF CERDANYOLA 53

Euskadiko txapeldunordean Avileseko torneoa porrotarekin hasi du. Txus Brizuelaren neskak aurretik izan dura lehen zatian, 6 puntuko aldea lortuz (26-20). Baina bigarren zatiko hasiera oso txarra izan da: 2-11ko partziala eta kataluniarrak aurretik. Hortik aurrera, berdintasun handia, alternantziak eta jaurtiketa libre marratik erabakitako partidan: 6/6 Bartzelonako taldearentzat eta garaipena.


OBRADOIRO PELETEIRO 53 – FUNDACIÓN 5+11 66

Euskadiko txapeldunaren garaipen garrantzitsua Zaragozan ospatzen ari den txapelketako lehen jardunaldia. Partida oso parekatua izan da lehen zatian (38-39), baina bigarrenean Gasteizko taldearen defentsa klabea izan da: 7 puntu 15 minututan partidari epaia emateko (45-59)..


FUNDACIÓN BILBAO BASKET 62 – SAN ANTONIO 73

Bilboko taldearen estreinaldia Espainiako txapelketa eta ia aukerarik gabe utzi dion porrota. 19-20ko emaitza lortu eta gero bigarren laurdenaren lehen jokaldian, Mikel Torreren mutilek 3-14ko partzial zorrotza jaso dute. Extremadurako taldea bolada onean izan da eta aprobetxatu du: 28-51 bigarren zatiko 0-9ko hasierako partzialaren ondoren. Bizkaitarrek, nahiz eta aukerarik gabe izan, borrokatzen jarraitu dute eta aldea murriztu dute berdinketa hirukoitzei begira.

CB PEÑAS HUESCA 46 – EASO BEGITEK 58

Gure taldeentzat jardunaldian itxi duen partida, Easo Begitek garaipen argia eta garrantzitsua eskuratu du multzoko lehen postuan bukatzeko. Donostiarrek oso sendo hasi dute (3-14), Dorronsoro bikainarekin (18ko balorazioa) eta intentsitatea mantendu dute lehen zatian zehar, partida ia erabakita utziz atsedenaldia baino lehen (16-33). Bigarren zatian, Hueskako taldeak erreakzionatu du, baina Easo beti mantendu da 10 puntuko hesian gainean.