EMAKUMEZKOEN 1. MAILA: Universidad de Deusto, Tabirako Baqué eta Easo taldeek F4 jokatuko dute

Emakumezkoen 1. Mailako azkenaurreko jardunaldia jokatu zen pasaden asteburuan (eta asteartean osatu zen). Easo San Martin Merkatuak Lauko finalerako txartela lortu zuen eta Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Tabirako Baque taldeekin ariko da. La Salle Zurekin Bus eta Gernika KESB-ak azken postua bilatuko dute.


Lehen bi sailkatuen arteko lehia izan genuen 25. jardunaldian. Ausarta Barakaldo EST txapeldunak argi eta garbi irabazi zion Universidad Deusto Loiola Indautxuri, bigarren laurdenean erabakitako neurketan.

Tabirako Baquek asko lan egin behar izan zuen azken postuan dagoen Paz de Zigandari irabazteko (74-69). Easo San Martin Merkatuak Lauko Finalerako pasea lortu zuen, Navarro Villosladari erraz gailendu eta gero. 

Asteburuko partida klabea Malosten jokatu zen. Gernika KESB etxeko taldeak La Salle Zurekin Bus-i irabazi zion (62-58) Lauko Finalerako aukerak mantentzeko. Baina Mikelo Retolazaren taldeak mirari bat behar du: azken jardunaldian, Busturialdekoek irabazi egin behar dute eta Easo eta La Sallek gal ditzatela. Bilbotarrei, aitzitik, beste edozein emaitza balio die

Erdiko postutan, Bera Bera Bultz Lagunak Sernaman baino hobea izan zen (48-64); Reproduccion ART Araski erraz irabazi zion Express Hondarribia Ikasbasket-i (53-76), sailkapenean gainditzeko. 

Eta jardunaldia asteartean osatu zen Errioxako derbiarekin. Eta Paula Montal Kiroldegian jokatutako partidan, CBSI Vitaldent etxeko taldeak garaipen oso garrantzitsua lortu zuen Campus Prometeren aurka, amaierako sprint bikainari esker. Garaipen honi esker, CBSI-k jaitsierako postutik ihes egin dute