#PLANETAMINI J3: Galicia, aurkaria igoerarako borrokan; Aragon, permanentzian

Bukatu zen Espainiako Txapelketako Multzo fasea eta, azken jardunaldia, bakarrik mutillek jokatu zuten: porrota Region de Murciaren aurka eta Mikel Odriozolaren taldeak Galiciaren aurrean jokatuko du asteartean, igoera bilatuz. Neskek indarrak neurtuko dituzte Aragonekin, permanentziarako borrokan.


MUTILAK

Euskadik bigarren postuan amaitu du lehen fasean. Lehen posturako borrokan, Mikel Odriozolaren mutillek argi eta garbi galdu egin zuten Region de Murciaren aurka (42-92).

Gaur, gure selekzioak Galiciaren aurrean jokatuko du (15:30ean) eta igoera izango da irabazleko saria.

NESKAK

Multzo faseko azken jardunaldian, gure neskek ez zuten partidarik izan. Gaur, permanentziarako borrokan, Euskadik Aragonen aurka jokatuko du (11:30ean). Irabazlea Berezi Mailan berriro ariko da.