NESKEN JUNIOR F4: Asador 10 Gibajas, txapeldun!!1 (59-46)

Asador 10 Gibajas da Nesken Junior txapelduna. Final ikusgarrian, giro ederrarekin Divino Maestron, Ibon Saenz de Lafuenteren neskek Electro Alavesa Araski Ointxeri irabazi diote

ASADOR 10 GIBAJAS - ELECTRO ALAVESA ARASKI OINTXE

Hasiera ikusgarria Nesken Junior Finalean: 5-0ekoa Asadorentzat, 0-7koa Electro Alavesarentzat eta beste 5-0ekoa anfitrioiarentzat. Eta dena lehen lau minututan. Montse Gutierrez eta Irene Murua izan dira protagonistak hasiera honetan. Arabak oso erraz aurkitu du uztaia, baina, Araskik, lan gehiagorekin, bere aurkariaren erritmoa jarraitu ahal izan du. Lehen laurdenaren amaieran, 17-15.

Bigarren laurdena berriro hasi da 0-5eko partzialarekin eta, horregatik, Ibon Saenz de Lafuenteren hutsartea. Saskibaloi giro ederra Divino Maestron, bai kantxan baita harmailetan ere eta Araskik 7 puntuko aldea lortu du (19-26). Baina Carlota Gonzalez agertu da hiruko marratik partidari buelta emateko: 4 hiruko jarraian 35-31ko markagailua ipintzeko.

Bigarren zatia, eraso alaitasuna desagertu da: 0 puntu 3 minututan. Txus Brizuelaren neskek arazo asko izan dituzte eta bere aurkariak aprobetxatu du (40-32). Baina Araskik bultzadari eutsi dio eta hirugarren laurdena bukatu du Irene Muruaren saski batekin, 44-40 markagailuan.

Carlota Gonzalezen 5. hirukoa eta arnasa etxekoentzat. Atsedenaldi txikia Irene Muruarentzat eta Arabak berriro 7 puntuko aldea lortu du (51-44). Une klabea eta Asadorren defentsak aldea markatu du. Eta erasoan, Montse Gutiérrezen hirukoak epaia eman dio partida eta tituluari.

Estatistika