NESKEN JUNIOR F4: Gasteizko derbia Euskadiko titulurako partidan

Nesken Junior Lauko Finaleko asteburua Divino Maestron eta derbi izango da finalean. Asador 10 Gibajas eta Electro Alavesa Araski Ointxek Esukadiko txapelketa bilatuko dute bihar (12:30h.) Ibon Saenz de Lafuenteren neskek partidari buelta eman diote hirugarren laurdenean, Loiola Indautxu handiaren aurka. Eta Txus Brizuelaren taldea beti aurretik joan dira Movilteck ISB taldearen aurrean.

ASADOR 10 GIBAJAS 63 - LOIOLA INDAUTXU 54

Alba Pueblaren hirukoak partida ireki du, giro ederrarekin Divino Maestro Kiroldegian. Arabarrek aurrea hartu dute, 6-7ko puntuko aldearekin, baina bilbotarren 0-4ko partzialak itxi du lehen laurdena (15-12)


Eta Nerea Aurreren bolada onak jarraitu du bigarren laurdenaren hasiera: 0-10ko partziala partidari buelta emateko eta Ibon Saenz de Lafuenteren hutsartea eragiteko (15-18). Geldialdiak ez du efektorik izan eta Loiolak 9 puntuko aldea eskuratu du (15-24, 0-16eko partziala). Hamar minutu behar ditu Asadorrek bere lehen puntuak saskiratzeko, Carlota Gonzalezen bi libreei esker (17-27). Baina Loiolak berriro bizkortu zuen eta atsedenaldira joan da +14 aldearekin (20-34).

Zonakako defentsarekin eta eraso asmatzearekin hasi du bigarren zatia A1 multzoko liderrak: hasierako 6-2koa eta 10 puntuko hezian. Arabako defentsak funtzionatu du eta gainera, erasoak ere bai: 33-37ko emaitza eta Nerea Aurreren hutsartea. Eta erremontada osatu da Montse Gutiérrezen bi libreekin, María Alcortaren hiruko baten ondoren (40-39). Partziala 10-0ekora handitu da, Carlota Gonzalezen beste hirukoaren ondoren. 26-5ko ikusgarriko emaitza Asadorentzat hirugarren laurdenean (46-39).


Hiruko marratik, Paula Portillak itxaropenak eman dizkie bilbotarrei. Eta Anne Maurazak galoiak hartu ditu zonan, baina Carlota Gonzalezek erantzuna eman du (55-48, 05:09 faltan). Portillaren beste hirukoak emozio sartu du Divino Maestron. Bi aukerak izan ditu Loiolak markagailua gehiago estutzeko, baina Alba Pueblak eta María Alcortak epaia eman diote partidari. Asador 10 Gibajas finalean.

ESTATISTIKAK

ELECTRO ALAVESA ARASKI OINTXE 79 - MOVILTECK ISB 66

Gasteiztarren hiruko festibala bigarren finalerdia hasteko: 11-2 lau minututan. Joseba Lizarralderen hutsarte azkarra eta bere taldeak funzionatzen hasi du (13-7). Baina arabarren defentsak berriro estutu da eta Txus Brizuelaren neskek lehen laurdena amaitu dute 12 puntuko aldearekin, 6-0eko partzialaren ondoren (19-7).

Azpeitiako taldeak berriro hobetu du bigarren laurdenaren hasieran (24-16), baina Araskiren 5-0eko partzialak, Ibarretaren hirukoarekin, Gipuzkoako boladari agur esan zion (29-16). Joan-etorriko minutuak, saski-trukearekin, oso ikusgarriak zaleentzat, baina Electro Alavesa Araski Ointxe izan da onuradun handia: atsedenaldian, 40-27ko emaitza.

Nahiz eta atzetik izan, Joseba Lizarralderen neskek aurre egiten jarraitzen diote. Eta egin dute uztaia bilatuz, beldurrik gabe, baina ere presarekin. Araskik aprobetxatu du aldea mantentzeko (49-37) eta 8-1eko partzialarekin, gasteiztarrek partidari epaia eman diote 13. minuturen faltan (57-38).

Gainera, Electro Alavesa Araski Ointxek Avilesen jokatuko den Espainiako Txapelketarako bigarren txartela lortu du.

ESTATISTIKAK