KADETE EUSKAL LIGA: Aldaketarik gabe azken jardunaldian.

Aldaketarik gabe Kadete Mailako Euskal Ligako bigarren faseko azken jardunaldian. Nesketan, Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araski-Asador 10 Gibajas eta Easo Slam! Gigantes-Gernika KESB izango dira finalerdiak. Eta mutiletan, Fundación 5+11-Cafés Aitona eta Fundación Bilbao Basket-Easo Urdaburu.

NESKEN MAILA

Mondragon Unibertsitatea Ointxe-Araskik lidergoa defendatu zuen Easo Slam! Gigantes-en aurka. Alex Susoren neskek bigarren faseko 8. garaipena lortu zuten eta Asador 10 Gibajas-en aurka jokatuko dute Lauko Finaleko finalerdietan.
Bi luzapen ondoren, Gernikak KESB taldeak Asador-i irabazi zion, hirugarren postuan mantentzeko. Mikelo Retolazaren taldea eta Easo ariko dira bigarren finalerdian.
Eta A2an, Tabirako Baquék eta Movilteck ISB-ak salbazioa harrapatu zuten.

MUTILEN MAILA

Trantsizio-azken jardunaldia A1 multzoan, Lauko Finala jokatu baino lehen. Fundación 5+11 liderrak beste garaipena lortu zuen Askatuak-en aurrean. Bi taldeek, hain zuzen ere, F4ko lehen finalerdia jokatuko dute. Bigarrena, Fundación Bilbao Basket-Easo Urdaburu. Aitor Uriz-en taldeak Mondragon Unibertsitateari gailendu zion (74-68) eta Óscar Sotomayor-en mutilek Grupo Zaher-i irabazi zioten (56-49).
Eta A2 multzoan, Santurtzik lehen postua kendu zion Takeri.