JUNIOR EUSKAL LIGAK: Lauko Finalerako azken postua, Loiolarentzat

Azken jardunaldia Euskal Ligako bigarren fasean. Datorren astebukaeran jokatuko da hirugarrena, Lauko Finala. Eta nesken mailan, Loiola Indautxuk azken txartela lortu zuen, Gernikari irabazita.

NESKEN MAILA

GERNIKA KESB 46 – LOIOLA INDAUTXU 66

Malosten, hil edo biziko partida Loiola eta Gernikaren aurka eta bilbotarrak iritsi ziren Jokalari garrantzitsuarik gabe. Baina Aurreren neskek hasiera bikaina erakutsi zuten: 0-14ko partziala, errebote kontrolatuz, korrika eginez, saski errazak lortuz. Gernikak bakarrik hiruko bat saskiratu zuen lehen laurdena. Lehen 10 minuturen ondoren, 4-16ko emaitza.
Gaizka Bareak defentsak aldatu zituen, zonakakako erabiliz. Baina Loiolaren pibotak oso eroso jokatzen ari ziren, bere taldeko 12-14ko aldea mantentzeko. Etxekoek jaurtiketa hobeak aurkitu zituzten, baina ehunekoak ez ziren onak izan eta atsedenaldian bilbotarrek bere abantaila handitu zuten: 15-31.
Etxeko taldeak erreakzio azkarra behar zuten eta Idirik hiruko batekin hasi zuen bigarren zatian. Baina Loiolaren erantzunak oso azkar iritsi ziren, Portillaren zuzendaritzapean eta Sese, Mauraza eta Legarretaren laguntzarekin. Partida azken laurdenean sartu zen 30-44ko emaitzarekin. Gernikak mirari bat behar zuen, baina Loiolak epaia eman zion partidari eta Lauko Finalerako txartelari.

Argazkiak

BESTE EMAITZAK

Asador 10 Gibajasek lehen postua ziurtatu zuen Fundibideren aurrean eta Avilesen jokatuko den Espainiako Txapelketan ariko da. Lauko Finalean, gasteiztarrek Loiolarel aurka jokatuko dute. Electro Alavesa Araski Ointxe-Fundibide ISB izango da bigarren finalerdia.
A2 multzoan, Easo Universidad de Deusto eta Tabirako Baquék salbazioa lortu dute.

MUTILEN MAILA

Lurralde lehiaketetatik datorren Fundación Bilbao Basketek Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen, Alter Consulting ISB taldeari irabazita azken jardunaldian.
Porrot honen ondoren, gipuzkoarrak laugarren postura jaitsi dira eta Fundación 5+11 liderraren aurka jokatuko dute finalerdia. Eta bilbotarrek Easo Begitek-ekin neurtuko dituzte indarrak.
A2 multzoan, Mondragon Unibertsitatea eta Urgatzi ‘A’ taldeek lortu zituzten lehen bi postuak.