GIZONEZKOEN LEHEN MAILA: 22. jardunaldiko Izarrak

Asteburu handia izan da Redline Mekanika Take-rentzat. Gizonezkoen 1. Mailako 22. jardunaldian, Tolosako taldeak 3 jokalari ditu Jardunaldiko Izarretan. Eta Lander Lasa da astebukaerako MVP: 22 puntu, 12 errebote, 6 asistentzia eta 32ko balorazioa.


Xabi Arroitajauregi da jardunaldiko saskiratzailerik onena. Tabirako Baqueren jokalariak 27 puntu saskiratu zituen, 10/8 bikoan eta 11/8 libreetan.

Lander Lasa da MVP eta beste bi Redline Mekanika Takeren jokalariak nabarmendu dira: Beñat Azaldegi-k  14 errebote harrapatu zituen eta Iñigo Moreno-k 8 asistentzia eman zizkien bere lagunei.

Eta azkenik, Jon Arrizabalaga (Urgatzi) 8 baloi berreskuratu zituen Gasteizko derbian,