EMAKUMEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Tabirako Baquek emozioa ipini dio bigarren posturako borrokari

Lehen Mailan, Antxon Imaz-en neskek garaipena lortu zuten Landakon. Sufritu egin zuten, baina garaipena eskuratu zuen Loiola Indautxuren aurrean bere erregulartasunari esker. Bigarren mailan, Ardoi lidergoan mantentzen da eta Arangurenek irabazi egin zuen luzapenean erabakitako derbian.

PRIMERA FEMENINA

TABIRAKO BAQUE 51 – 46 UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU

Amparadas en una defensa asfixiante y explotando los desajustes defensivos de las pupilas de Alex Aurre, las locales fueron distanciándose poco a poco en el marcador. Sin ser capaces de hacerse con el tiempo del partido, las bilbaínas no acabaron de sentirse cómodas en el campo durante los dos primeros cuartos y se marcharon al vestuario con un preocupante -7 (30-23).

Pero en la reanudación las cosas cambiaron. Aurre consiguió que su equipo se centrara en tareas defensivas, además en ataque los tiros comenzaron a entrar y el equipo se vino arriba. Tabirako entró en barrena, todo lo que habían sido virtudes en los cuartos anteriores se convirtieron en deméritos, a duras penas consiguieron aguantar el tirón y llegar con +3 (41-38) al final del tercer cuarto.

Las locales se resetearon y comenzaron el último cuarto retomando el planteamiento inicial. El trabajo defensivo volvió a adquirir protagonismo y la dupla Garitaonaindia/Aldekoa castigó en ataque a las visitantes. Loiola, bien dirigidas en ataque por la júnior Vindel, perdió efectividad ofensivamente y en defensa no fue capaz de mantener la concentración, a pesar de intentarlo vio como el partido se le escapó de las manos.

La victoria en el derbi permite, a las duranguesas, quedarse con la tercera posición de la tabla con un partido de ventaja sobre su inmediato perseguidor Easo. Universidad Deusto Loiola Indautxu mantiene la segunda posición con un partido de ventaja sobre Tabirako.

Argazkiak

BESTE EMAITZAK

Ausarta Barakaldo liderrak etxetik kanpoko garaipena lortu zuen Lagunak Sernaman-en zelaian (45-80). Barakaldoko taldeak titulua du bi garaipenetara.

Lauko Finalerako borrokan, Easo San Martín Merkatuak galdu egin zuen Logroñon, (56-51), Campus Promete-ren aurrean. Nahiz eta bere aurkaria baino 17 jaurtiketa gehiago egin, donostiarrek ezin izan zuten garaipena lortu.

La Salle Zurekin Bus bere bolada onean mantentzen da. Bilbotarrek azken postuan dagoen Paz de Ziganda Ikastolari irabazi zioten bosgarren postua sendotzeko. Bera Bera Bultz-ek sendo egin zuen Manteon eta partida zaila eskuratu zuen Reproducción ART Araskiren kontra (61-57).

Gernika-k oso ondo hasi zuen lehen zatian, baina Navarro Villosladak buelta eman zion hirugarren laurdenean, 5 puntuko aldea lortuz. Minutu klabeetan, Iruskieta eta Mugirak agintea hartu zuten garaipen baloitsua lortzeko eta F4 jokatzeko aukerak mantentzeko.

Eta Hondarribian, etxekoek azken laurdenean erreakzionatu zuten, baina CBSI Vitaldent errioxarrek oso ondo kudeatu zuten lortutako aldea eta denboraldiko 5. garaipena hartu zuten (59-63).

BIGARREN MAILAN

Sorpresa handirik gabe 20. jardunaldian. Megacalzado Ardoi lehen postuan mantentzen da Mungiari irabazita (48-68). Nafarroak berdinduta daude Mutilbasket-ekin.

Aranguren-eko taldeak garaipena lortu zuen jardunaldiko partidarik apartena. BIgarren eta hirugarren sailkatuen arteko Nafarroako derbian, luzapenean erabakitako partidan: Mutilbasket-et 82-75 gailendu zion San Ignaciori.

Nahiz eta galdu, San Ignacio 3. postuan mantentzen da, hori bai, Leioarekin berdinduta. Bizkaitarrek oso erraz irabazi zioten (66-39) Bera Bera MRW-i

Araba La Bolsa Generosa-k bere bolada onarekin jarraitzen du: arabarrek Logroñon irabazi egin zuen CB Sanignacioren aurka (48-64). Askartza Claret-ek etxetik kanpoko garaipena lortu zuen ere. Eta jardunaldia osatu zen bi etxeko garaipenekin: Mazarredo Fisioterapia Unamuno-k Fabiolas San Antoniori irabazi zion (76-53) eta Hyundai Autolasa Tojuk Getxo gainditu zuen (55-37).