KADETE EUSKAL LIGA: Mondragon Unibertsitateak Espainiako Txapelketarako txartela lortu du Malosten

Asteburu honetan, bi taldeek lortu dute Espainiako Txapelketarako txartela. Nesken Mailan, Mondragon Unibertsitateak irabazi egin du Maloste eta matematikoki lehen bi postutan amaituko du. Eta Mutiletan, partidarik galdu gabe, Fundación 5+11 taldeak A1 multzoko lehen postua finkatu du.


NESKEN MAILA

GERNIKA KESB 65 - 68 MONDRAGON UNIBERTSITATEA OINTXE ARASKI

Gernika KESB etxeko taldeak hobeto hasi zuen neurketa: bertikal eta uztaia aurtiku oso erraz. Lehen laurdenaren amaieran, 18-11. Busturialdekoak aurretik mantendu ziren 26-20ko emaitzara arte. Orduan, Mondragon Unibertsitatea-ren urruneko jaurtiketak eta Gernikaren baloi galdutak partidari buelta eman zioten: 32-35, 6-15ko partzialaren ostean.

Gernikak berdindu egin zuen bigarren zatiko lehen jokaldian, baina Silvia Otokhaguak min asko egin zuen errebotean. Partidak intentsitate handia izan zuen eta Maialen Extremadok 7 puntuko aldea eman zion Ointxeri (37-44). Irune Oriok agiantea hartu zuen partida berriro berdintzeko (44-44, 13 minuturen faltan). Ointxek bi hirukoekin erantzuna eman zion, baina Orioren 2+1ekoak eta June Ruizen hirukoak 51-52ko emaitza ipini zuen azken laurdenaren faltan.

Mondragon Unibertsitateak hobeto hasi zuen, 2-8ko partzialarekin, Vazquez eta Peredaren hirukoei esker. Mikelo Retolazaren hutsartea eta etxeko taldearen erreakzioa: 60-61. Emozio handia, berdintasuna mantendu zen eta gernikarrek luzapena bortxatzeko hirukoa izan zuten, baina Orioren jaurtiketa ez zen sartu eta Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu zuen.

Argazkiak

BESTE EMAITZAK

Beste lau taldeak F4 jokatzeko aukerak dituzte. Easo Slam! Gigantes taldeak Euskoart Ibaizabal-i irabazi zion (81-46) bogarren postua hartzeko. Eta Gasteizen, Asador 10 Gibajasek garaipen baliotsua eskuratu zuen Cárnicas San Marcial Hondarribiaren aurrean (61-50).

A2 multzoan, Tabirako Baquek Loiolari irabazi zion eta ia dena erabakita utzi zuen

Argazkiak Asador 10-Cárnicas

MUTILEN MAILA

Fundación 5+11 liderrak A1 multzoko lehen postua eta Espainiako Txapelketarako txartela ziurtatu zituen. Gasteiztarrek ez dituzte partidarik galdu eta larunbatean Grupo Zaher-i irabazi zion 53-102. Fundación Bilbao Basket eta Easo Urdaburuk bigarren posturako borrokatuko dituzte. Bizkaitarrek Cafes Aitona gainditu zuen (59-40) eta gipuzkoarrek Mondragon Unibertsitateari gailendu zioten (78-65).

A2 multzoan, Redline Mekanika Take eta CB Santurtzik SK permanentzia ukitu dute Loiola eta Araberriri irabazi eta gero. Bilbao Unamunok GetxoSaskiri gailendu zion eta oraindik aukerak ditu.