EMAKUMEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Aranguren Mutilbasket-en bonbardaketak markagailuari buelta emateko Getxon

Bigarren Mailan, lehen eta bigarren sailkatuak erraz irabazi egin zuen, Aranguren Mutilbasket, berriz, hirukoei bitartez partidari buelta eman zion Getxon. Lehen Mailan, Easok Tabirako Baqueri irabazi zion goiko postutako partidan.


BIGARREN MAILA

GETXO 46 – ARANGUREN MUTILBASKET 62

Getxok hobeto hasi zuen neurketa, korrika eginez eta uztairen inguruan saskiratuz, 6-0eko partziala lortzeko. Mutilbasketet erreakzionatu zuen, baloiak berreskuratuz eta eroso saskiratuz aldeak murrizteko. Baina etxekoek errebotea menderatu zuten eta aurretik mantentzen dira, bai lehen laurdenean (14-10) eta baita ere atsedenaldian (29-20).
Baina bigarren zatian dena aldatu zen. Paredes eta Fernand)ez kanpoko jokalariek buelta eman zioten hirukoei bidez eta Arangurenek aldea handitzen jarraitu zuen hiruko marratik. Amaieran, 46-62.

Argazkiak

BESTE EMAITZAK

Megacalzado Ardoi liderrak ARRI BKL taldearen aurkako partida erakabita utzi zuen lehen laurdenean (67-35). San Ignaciok 10. garaipen jarraian lortu zuen CB Sanignaciori erraz irabazita (70-45). Bizkaiko derbian, Leioak erraz gainditu zuen Mazarredo Fisioterapia Unamuno (33-51).
Araba La Bolsa Generosak bere 5. postua sendotu zuen Mungiari gailendu eta gero (73-63). Denboraldiko seigarren garaipena lortu zuen Fabiolas San Antoniok Askartzaren aurrean. Eta Bera Bera MRW taldeak Hyundai Autolasa Tojuri irabazi zion Manteon (48-24).

LEHEN MAILA

Universidad Deusto Loiola Indautxuk asko lan egin behar izan zuen Express Hondarribia Ikasbasket-i irabazteko (66-57). Gipuzkoarrak gasolinarik gabe geratu ziren azken minututan. Bizkaitarrak bigarren postuan daude, bi partideko aldearekin.
Jardunaldiko partidarik handiena ostiralean jokatu zen Landako, Easo San Martin Merkatua eta Tabirako Baqueren artean. Donostiarrak aurretik izan ziren hasieratik, baina ezin izan zuten partida apurtu. Bizkaitarrek buru-belarri bilatu zuten garaipena, baina David Martinen neskek defentsa maila handia mantendu zuten aurkariak kontrolatzeko eta garaipena lortzeko (57-51).
La Salle-Zurekin Bus bere bolada onean mantentzen da. Bilbotarrek garaipena lortu zuten Navarro Villosladaren etxean. Nafarroak aurretik izan ziren laugarren laurdenaren lehen minutuen arte, baina Txutxi Paredesen taldeak buelta eman zion (54-57).
Lauko Finalerako borrokan, Bera Bera Bultzek azken postuan dagoen Paz de Ziganda Ikastolari irabazi zion bigarren zati onari esker. Reproducción ART Araskik garaipen baliotsua eskuratu zuen Campus Prometeren aurrean (72-51).

Eta Logroñon, emozioz beteriko partida. CBSI Vitaldent errioxarrek markagailuari buelta eman zioten atsedenaldiaren ondoren eta garaipena ukitu zuten Lagunak Sernaman-en aurka, baina nafarrek lasaitasun gehiago izan zuten partida irabazteko (69-70).).