GIZONEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Askartzak ezustea lortu du Leioa liderrari irabazita

Bigarren Mailako jardunaldiko partida handiena Kandelazubieta kiroldegian jokatu zen, Leioa eta Askartza taldeen arteko derbian. Eta lehen itzulian bezala, Asier Hormaechearen mutilek garaipena lortu zuten, emozioz beteriko amaieran. Lehen Mailan ere ezusteak izan ziren. Gipuzkoako derbi bikoitzean, Disdira Bitxitegia liderrak galdu egin zuen Aieten eta Ulacia Grupo ZKE taldeak lehen postua hartu zuen.

BIGARREN MAILA

LEIOA 62 – ASKARTZA 64

Derbi handia Kandelazubieta, Leioa liderraren eta erdiko postutan dagoen Askartzaren artean. Intentsitate handia hasieratik eta puntu asko lehen laurdenean: 17-22, Montero eta Crespo kanpoko jokalarien hirukoei. Igor Urretaren mutilek abiadura eman zion partidari eta 31nako berdinketa lortu zuen, 4 minuturen faltan. Baina Askartzak bultzada eutsi zion eta lehen zatiko amaiera ona jokatu zuen, 10 puntuko aldea hartzeko (33-43).
Intentsitateak jarraitu zuen bigarren zatian, baina Askartzak ez zituen punturik saskiratu lehen lau minututan. Etxeko taldeak ez zuen aprobetxatu eta bakarrik 4-0eko partziala lortu zuen. Jon Álava etxeko erreakzioaren liderra izan zen eta Leioak 43-45 markagailua ipini zuen. Baina Askartzaren erreakzioan erabatekoa izan zen: 0-10reko partziala. Leioak zonakako defentsa erabili zuen, arrakasta handiarekin, eta erremontada ukitu zuen, baina une klabeetan jaurtiketa libreak huts egin zituen.

Argazkiak

BESTE EMAITZAK

La Sallek liderraren porrota aprobetxatu zuen eta azken postuan dagoen Urdanetari irabazi eta gero (98-58), berdinduta dago Leioarekin. Alkideba Ointxe hirugarren postuan mantentzen da: gipuzkoarrek Unamunori gailendu zioen (76-68). Mungiak Donostian irabazi egin zuen, Cafes Aitonaren aurka (56-63) Lauko finalerako postuan jarraitzeko.
Ostiralean, jardunaldia ireki zuen partidan, Lakua Centro San Prudenciok Hotel Gran Bilbaoren zelaian irabazi zuen (72-77), azken minutuan lortutako 3-8ko partzialari esker. Eta Erroibide Irunek bolada onean jarraitzen du: gipuzkoarrek 5. garaipen jarraian lortu zuen Cafetería Tartalo Ibaizabal-en aurrean.

Argazkiak Ointxe-Unamuno

LEHEN MAILA

El Atlético San Sebastián-elk bigarren garaipen jarraian lortu zuen Aieten, Disdira Bitxitegia liderrari irabazita (64-60). Donostiarrek 17 puntuko aldea izan zuten lehen baina, baina azpeitiarrek partidari buelta eman zioten eta aurretik ipini ziren azken laurdenean. Une garrantzitsuetan, Txotxeren mutilek hobeto jokatu zuten, garaipen handia eskuratuz Lauko Finalerako postutan jarraitzeko.
Jardunaldiko bigarren Gipuzkoako derbian, Ulacia Grupo ZKE taldeak Disdiraren porrota aprobetxatu zuen lehen postua hartzeko. Redline Mekanika Takek lau puntuko aldearekin hasi zuen azken laurdenean, baina 8-20ko partziala jaso zuen.
Landako, goiko postutako beste partidan, Tabirako Baquek Hernani Tecnun-i irabazi zion luzapenean (72-64). Bizkaitarrek partida berdindu zuten Mendiveren hirukoari eskera eta gero 11-3ko partziala lortu zuen garaipena eskuratzeko.
Arri BKL taldeak garaipen oso baliotsua hartu zuen Avia Zizur Ardoiren aurka (47-76). Gipuzkoarrek aberage ere lortu zuen. LBC Cocinas.com errioxarrek irabazi egin zuen etxean Rodamientos Ariztiren aurka (73-58), Urgatzik Universidad Deusto Loiola Indautxuri gailendu zion (77-73) eta Getxok argi eta garbi gainditu zuen azken postuan dagoen San Cernin.