Tabirako Baque eta Easo ATE taldeen porrotak txapelketa gehiago estutzen dute

Easo Ate Asesores taldeak gernikan galdu eta Tabirako Baque taldeak etxean Arabaren aurka galdu ondoren, txapelketa asko estutu zaigu.

Auka Bideak Gernikak, Easo ATE Asesores taldeari irabazi dio 69-65 gaitik. Nahiz eta lehen laurdenean kanpotarrek izan partiduaren nagusitasuna (13-20), etxekoek apurka apurka buelta eman zioten markagailuari atsedenera 39-38 joanez. Atsedenetik aurrera Auka Bidaiak Gernika taldeak jarraitu zuen partidua menderatzen abantaila handituz 10 puntuetara azken laudenean, hortik aurrera ongi kontrolatu zuen abantaila azkenengo minutuak arte, 4 puntura murriztu baizen abantaila.

Durangon, Araba taldeak Landako Polikiroldegia menderatu zuen Tabirako Baque taldea harrituz, beraien urteko lehen porrota izan baitzen. Gasteiztarrak garaipen estu bat lortu zuten 49-51, non etxekoen urduritasunak eragina izan zuen markagailua estuen zegoenean. Hori dela eta porrot honekin buruan hiru talde ditugu.

Laugarren postuan Sein Neskak ISB ditugu, Getxori irabazi baitzion 26-50 markagailuarekin. Azkoitiarren kalitate handiagoak garaipena eskuratzera bideratu zuen, modu honetara hirugarren garaipena lortu dutelarik, honela azpiliderrenetik garaipen batera geratuz.

Azkenik, Donosti Basket taldeak lehen garaipena lortu zuen txapelketan Marianistas A taldearen aurka. Biak azken postuan zeuden eta 55-57 markagailuarekin amaitu zen.