Bidaideak Bilbaok Champions-en loria ukitu zuen, baina Euroligako Fase Finala jokatuko du

Pasa den asteburuan, Madrileko Boadilla del Monten, Bidaideak Bilbao BSR taldeak Champions txapelketako Lauko Finalera sartzeko aurretiko fasea jokatu zuen. Txurdinagako taldeak garaipena ukitu zuen Ilunion eta Lahn-Dill-en aurka, baina ez zuen lortu. Giulianova Italiako taldearen aurrean irabazi egin zuen eta bilbotarrak Sheffield-en ospatuko den Euroligako Fase Finalean ariko dira


Bidaideak taldeak Champions-eko Lauko Finalerako txartela bilatu zuen, baina ezin izan zuen lortu. Bi parekatu partidan, bilbotarrek galdu egin zuten Ilunion (85-73) eta Lahn-Dill Alemaniako taldearen aurrean (70-64).

Baina bizkaitarrek beske aukera izan zuten: Euroligako Fase Finala. Bilbotarrek pasea bilatu Giulianova Italiako taldearen aurrean eta, orain bai, garaipena eskuratu zuten (62-76). Bilbotarrek Euroligako titulua bilatuko dute, pasaden urtean txapeldunordea izan ondoren.