Fundacion Baskoniak, Grupo Zaher ISB-ren ratxa hautsi du

Fundacion Baskoniak bere autoritatea erakutsi zuen azkoitian Grupo Zaher ISB-ri irabaziz. Gasteiztarrak lehen zatian apurtu zuten partidua, non erraz gailendu ziren azkotiko taldearen hutsengaitik. Atsedenaldian markagailua 21-40 genuen, hirugarren laurdenaren erdialdean David Rodríguezen taldea 12 puntuetara gerturatu zen, baina gasteiztarrak erreakzionatu egin zuten berriro partidua menderatuz. Amaieran 47-78 Fundacion Baskoniaren alde, non lidertzan bakarrik gelditzen den.

Easo A taldeak ez zuen arazorik izan Zuia Ingenieria Arabarri mendean hartzeko 98-35 irabazi baitzuen. Xabi Zubimendirenak garbi irabazi zuten sentsazio onak berreskuratzen.

Laugarren postuan bilboko Unamuno dugu, non 46-68 irabazi zuen derbyan Loiola Indautxu 96 taldearen aurka. Unamuno hasi zen diferentziak jartzen 0-10eko partzial batekin, honi esker abantaila handitzea lortu zuen 17 puntuetara iritsiz atsedenean, 23-40. Unamunok markagailua alde zuelarik, ongi baliatu zen diferentziaz eta hirugarren garaipena lortu zuen.

Azkenik, CD Internacional taldeak lehen garaipena lortu zuen Zarautz Zast-en aurka markagailu estu batekin, 84-87, bi taldeetako edozeinek iraba zezakelarik. Bi taldeetako inork ez zuen lortu ongi istea bere defentsa eta partidua oso irekia gelditu zen. Azken minutuentan donostiarrek izan zuten esku ona zela eta etxera eraman zuten garaipena.