EBA: Derbia, Mondragon Unibertsitatearentzat

Mondragon Unibertsitatea eta Ordizia Basoa Banaketak taldeen arteko derbia izan zen jardunaldiko partidarik interesgarriena. Arrasatekoek irabazi egin zuten, Ordiziakoak beti atzetik joan zirelako. Beste partidetan, bakarrik Santurtzik garaipena lortu zuen Valladoliden.

Asteburuko partidarik apartena derbia zen. Mondragon Unibertsitatea faboritoa zen, baina Ordizia Basoa Banaketak gauza jarri zizkion (78-68). Ointxeren garaipenaren klabea lehen laurdenean egon zen. Kanpokoek arazo asko izan zituen uztaia aurkitzeko eta etxekoek 8 puntuko aldea hartu zuten (18-10). Bigarrenean, bi taldeek defentsak sendotu zuten eta markagailua oso astiro mugitu zen. Atsedenaldian, 30-21ko emaitza.
Bigarren zatian, Ordiziak 0-8ko partziala ezarri zuen, bi hirukoei esker. Mondragon Unibertsitateak bere piboten bitartez erantzun zuen, errebotea kontrolatuz eta bigarren aukeraz gozatuz garaipena hartzeko (78-68).
Beste partidetan, bakarrik Santurtzik irabazi egin zuen: 66-75ko emaitzarekin Universidad de Valladolid-en aurrean. Moreek 15 puntuko aldeari buelta eman zioten bigarren zatian, Sergio Iglesias jokalariari esker. Eta bere lagunek lanari azken eman zioten Iglesias min hartu zenean.
Easo Loquillo eta Goierri Iparragirre 2020 taldeek galdu egin zuten etxean, Tizona eta La Flecharen aurka, hurrenez hurren. Donostiarrek behea jo zuten azken laurdenean, partida parekatuaren ondoren (71-89) eta Urretxuko taldeak ez zuen beharrezko erregulartasuna aurkitu.