JUNIOR EUSKAL LIGA: Ezuste bat baino gehiago

Izualdi asko egon ziren astebukaera honetan eta Iraurgiko bi taldeak protagonistak izan ziren. Mutiletan, Alter Consulting-ek lehen faseko liderra izan zen Easo Begitek taldeari irabazi zion. Eta Nesketan, Fundibidek nagusitasunez gainditu zuen Loiola Indautxu


NESKEN JUNIOR

Asador 10 Gibajas eta Funbidide taldeak aurrea hartu zuten A1 multzoan. Gasteiztarrek pronostikoak bete zituzten eta talde berria den La Salleri irabazi zioten. Hasierako 24-14ko partziala izan zen partidaren klabea. Eta Fundibide ISB-ak ere irabazi egin zuen fidagarritasun handiarekin. Gipuzkoarrek Loiola Indautxuri gailendu zion, 25-8ko partzialari esker eta partida erabakita utziz atsedenaldian. Amaieran, bilbotarrek erreakzionatu zuten, baina ez zen nahikoa izan (69-54).

Eta jardunaldia osatu zen Gernika KESB-ko garaipenarekin. Bizkaitarrek Electro Alavesa Araski Ointxeri irabazi zion Garazi Aberasturiren jaurtiketa libre bati esker (56-57).

A2 multzoan, Tabirako Baque eta Typo 90 Askatuak liderrak dira Gasteizko bi taldeari (Araski eta Marianistas) irabazi eta gero.

JÚNIOR MASCULINO

Kadete mailan bezala, Fundación 5+11 eta Fundacion Bilbao Basket-en arteko lehia, historiako lehenengoa Euskal Ligetan. Eta gasteiztarrek garaipena lortu zuten. Lehen zatia oso parekatua izan zen (38-35), baina bigarrenean, Sow-Barbsa bikoteak bere fisiko eta talentua erakutsi zuen eta etxeko taldeak 10 puntuko alde erabakigarria hartu zuen. Amaieran, 85-68ko emaitza.

Emozio gehiago A1eko beste bi partidetan. Usabal, Toju Fundacion 5+11 taldeak Take Burruntzi Erretegiari 54-61 irabazi zion, bere jaurtiketa aukeraketa onenari esker partidako une klabeetan. Eta Gaskan, jardunaldiko ezustea: Alter Consulting ISB taldeak lehen faseko liderra izan zen Easo Begitek gainditu zuen (55-60), Joseba Azpillagaren partida handiarekin (19 puntu).

A2 multzoan, Mondragon Unibertsitatea da bi partidetan irabazi egin zuen talde bakarra, azkena Bilbao Unamunoren aurka (50-89).

Argazkiak