ERREGINAREN KOPA: Euskal derbia final laurdenetan

Gaur, Vitoria-Gasteizko Artium Museoan, ospatu da 2019ko Erreginaren Kopako zozketa. Txapelketa Mendizorrotzan jokatuko da, otsailaren 28tik martxoaren 3ra.

Eta euskal derbia izango dugu final laurdenetan: Lointek Gernika Bizkaia-IDK Gipuzkoa. Kanporaketa hau final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatuko da, martxoaren 1ean.

RPK Araski izango da Kopako anfitrioia eta Made Urietaren neskak Sedis Basquet-en aurka jokatuko dute. Partida hau otsailaren 28ean, ostegunean, izango da.

Hauek izan dira final laurdenetako beste bi kanporaketak: Perfumerias Avenida-Nissan Al-Qazeres eta Spar Citylift Unigirona-Valencia BC