JUNIOR EUSKAL LIGA: Jada bigarren fasean pentsatuz

Lehen faseko azkenaurreko jardunaldia, ezerik gabe jokoan, bai mutiletan, bai nesketan ere.

NESKAK


Garaipenak lehen lau sailkatuentzat. Asteburuko partidarik parekatuenean, Asador 10 Gibajasek asko lan egin behar izan zuen Azkoitian lidertza defendatzeko. Fundibide ISB taldea aurretik sartu zen azken laurdenera, baina eraso ideiak bukatu zituen eta bere aurkariak aprobetxatu zuen (50-56).
Garaipen erosoak Electro Alavesa Araskirentzat Donostian (37-67) eta Loiola Indautxurentzat, etxean, Easo Universidad de Deustoren aurrean (75-54). Eta Gernikak bigarren zati handia behar izan zuen Tabirako Baqueri irabazteko (73-57).

MUTILAK

Take Burruntzi Erretegia eta Easo Begitek taldeen arteko Gipuzkoako derbia zen asteburuko partidarik apartena. Liderrak seigarren garaipen jarraian eskuratu zuen, baina azken minututara arte itxaron behar izan zuen ziurtatzeko. Bigarren fasean gerra asko emango duela erakutsi zuen etxeko taldeak.
Gasteizko derbian, anai nagusiak irabazi egin zuen: Fundación 5+11 88 – Toju 73.

Eta Bilboko lehian, Loiola Indautxuk Bilbao Unamunori gailendu zion (62-54), bigarren fasean errepikatuko den partida batean. Zornotza ariko da ere A2 multzoan. Bizkaitarrak argi eta garbi galdu egin zuten Alter Consulting ISB taldearen aurka (50-76).