KADETE EUSKAL LIGA: Asador, Grupo Zaher eta Gernikak A1 multzoak itxi dituzte

Kadete Mailako Euskal Ligetako lehen faseak erabakita geratu ziren jardunaldi baten faltan. Mutilen mailan, Grupo Zaher-ren garaipenak aukerarik gabe utzi zion Bilbao Unamunori eta bizkaitarrak A2 multzoan ariko dira. Eta nesketan, Gernika eta Asador 10 Gibajas-ek beraien txartelak hartu zuten etxetik kanpo. Bizkaitarrek Landako derbian irabazi egin zuten eta arabarrek Azkoitian, Loiola Indautxuren porrota aprobetxatuz.

NESKEN MAILA

Larunbateko goiz zoragarria zegoen eta itxaropenak bete ziren, emozioz beteriko bi partidarekin.

Durangon, Gernika KESB taldeak Bizkaiko derbia eta A1erako txartela lortu zituen, erremontada bikainarekin neurketako azken bi minututan. Tabirako Baquek 8 puntuko aldea izan zuen, baina Izaro Olaetaren 4 puntu eta June Ruizen hirukoa partidari buelta eman zioten.

Eta Azkoitian, lehia zuzen batean, oso antzeko partida. Movilteck ISB 16 puntugatik irabaztera heldu zen bigarren laurdenaren erdialdera (25-9) eta 11 puntugatik bigarren zatiko hasieran, baina Asador 10 Gibajas taldeak buelta eman zion 2-17ko partzial ikusgarriari esker (42-49). Handik aurrera, arabarrek abantaila oso ondo kudeatu zuten garaipen baliotsua lortzeko.

Gasteiztarren emaitz horrekin, Loiola Indautxuri garaipenak bakarrik balio zion Hondarribia Ikasbasket-en aurja. Bilbotarrek aurpegian eman zioten lehen zatian (29nako berdinketa), baina gipuzkoarrek bere legea inposatu zuten hirugarren laurdenean. Bilbotarren porrota eta A1erako txartela Asador 10 Gibajas-entzat.

Eta jardunaldia itxi zuen liderren arteko lehian, Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araskik irabazi egin zuen Easo Slam! Gigantes taldearen zelaian.

MUTILEN MAILA

Jardunaldiko arreta guztia Azkoitian zegoen, A1 multzoraino lehia klabe batean. Bilbao Unamuno irabazi behar zuen eta bilbotarrak ondo hasi ziren (26-24). Baina hirugarren laurdena erabakigarria izan zen: hasierako 12-2koa eta 18-6ko emaitza amaieran. Nahiz eta oker hau, bizkaitarrek borrokatzen jarraitu zuten eta 52-50ko markagailua jarri zuten minutu eta erdiaren faltan. Baina erremontada ez zen osatu eta Unamuno A2 multzoan ariko da.

Jardunaldiko beste 3 partidutan, Fundación 5+11 liderrak argi eta garbi irabazi zion Loiola Indautxuri (112-39); Easo Urdaburuk irabazi egin zuen Donostiako derbian, Cafes Aitona Askatuak-en aurrean eta Mondragon Unibertsitateak epaia eman zion hirugarren laurdenean, Getxosaskiren kantxan (52-66).