ERREGINAREN KOPA: Zozketa eta txapelketarako irudi berria

Urtarrilaren 15ean izango da Vitoria-Gasteizen ospatuko den
2019ko Erreginaren Kopako zozketa eta gaur aurkeztu da
txapelketako irudia

Vitoria-Gasteizen ospatuko den 2019ko Erreginaren Koparako atzerako kontaketa hasi da eta
Espainiako Saskibaloi Federazioak txapelketako logoa erakutsi du.

Historiako Erreginaren Koparik onenaz gozatzeko atzerako kontaketa hasi da. 2019Ko Erreginaren
Kopa Vitoria-Gasteizen ospatuko da, otsailaren 28tik martxoaren 3ra.

Jada ezagutzen ditugu parte
hartuko duten 8 talde eta gaur aurkeztu da txapelketako logoa.
Gainera, datorren asteartean, Urtarrilak 15, izango da Erreginaren Kopako zozketa, Vitoria-
Gasteizko Artium museoan (12:30ean).

Ekitaldia: 2019ko Erreginaren kopako zozketa

Lekua: Vitoria- Gasteiz. Artium Museoko Ekialde Areatoa (Frantzia Kalea, 24 | Vitoria-Gasteiz)

Eguna: Urtarrilak 15, asteartea

Ordua: 12:30etan

Erakunde-ordezkaritza:

Jorge Garbajosa Chaparro - Espainiako Saskibaloi Federazioko presidentea

Igone Martínez de Luna Unanue - Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua

Estíbaliz Canto Llorente - Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkaria

Maider Etxebarria García - Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria

Germán Monge
Ganuzas
- Euskadiko Saskibaloi Federazioko
presidentea