EBA: Gascako derbia, Goierri-rentzat; Ordiziak denboraldiko lehenengoa lortu du

Parekatu eta emozioz beteriko partidetako asteburua. Goierri Iparragirre 2020-ak derbian irabazi egin zuen Easo Loquilloren aurka eta Ordizia Basoa Banaketakek denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen, Solares-i irabazita (69-67). Luzapenean eta puntu batengatik galdu egin zuen Mondragonek Ardoiren aurrean eta bigarren zati txarrak Santurtzi kondenatu zuen Pielagos-en aurrean (65-84). 

Emozio asko Liga EBAko 7. jardunaldian. Gipuzkoako derbian, Goierri Iparragirre 2020 taldeak garaipena harrapatu zuen Gasca, Easo Loquillori irabazita (61-62).

Denboraldiko lehen alaitasuna Ordizia Basoa Banaketak-entzat, salbaziorako aurkari zuzenaren aurrean (69-67). Partida oso parekatua izan zen eta 11 segunduren faltan, 67nako berdiinketa. Orduan, Asier de la Iglesiak bi libre saskiratu zituen eta, azken jokaldian, Solaresek ez zuen uztaia aurkitu, ez hiruko batean ez eraso errebotean.

Iturripen, luzapena eta puntu batengatik erabakitako neurketa. Mondragon Unibertsitatea oso sendo hasi zen, 22-13ko partziala lortuz lehen laurdenean. Iñaki Ogararen mutilek beraien aldea handiagotzen jarraitu zuten eta, atsedenaldian, 44-30ko emaitzarekin joan ziren aldageletara.
Baina dena aldatu zen bigarren zatian. Ardoik hartu zuen partidaren erritmoa, Zabaleta eta Matos sastakai bezala, eta, 6 segunduren faltan, nafarrokoak aurretik izan ziren. Mondragon Unibertsitateak 2 libreak izan zuen garaipena lortzeko, baina bakarrik saskiratu zuen lehena. Luzapenean, Ointxek berriro aurrea hartu zuen, baina Ardoik garaiz erreakzionatu zuen garaipena lortzeko, Savitskiren azken segundutan sartutako saski bati esker.

Eta Mikel Trueban Kiroldegian, Santurtzik lehen laurdena amaitu zuen 10 puntuko aldearekin, baina Pas Pielagosek partidari buelta eta epaia eman zion hirugarrenean, 9-28 partzialarekin (47-64).