#EUSKNAF18: Txapelketetako segimendu handia

ESFko komunikazioa taldeak, FNBko prentsa sailaren laguntzarekin, biziki lan egin du Kadete eta Haur Mailako Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen Txapelketei agerikotasuna emateko. Segimendua bikaina izan da eta, horregatik, eskertzen dizuegu.


Zenbakiak oso nabarmenak izan dira: 

WEB: Gure kazetariek asteburuko 16 partiduak ikusi eta kronikak egin dituzte. Guztira, 19.604 bisitak eta 3.299 erabiltzaile.

STREAMING: Lehen aldiz, Euskadiko eta Nafarroako txapelketa zuzenean eman dugu, Balmasedako Errotarena Kiroldegitik. Nahiz eta mutilen finalaren arazoak, 8 partida eman ditugu eta finalak kontalaria izan dute. Hurrengo txapelketetan lan egiten jarraituko dugu zerbitzu hau hobetzeko.

Nesken finalak 412 ikuste izan izan ditu eta mutilenak, 626. Guztira, Balmasedako 8 partidak 3.483 ikusteak izan zituzten.


YOUTUBE: Balmasedako neurketak bukatu ondoren, jada zeuden gure Youtube kanalean, zaleak, epaileak eta jokalariak ikusteko. Gainera, Oliten jokatutako txapelketako neurketak datorren astean izango dira gure Youtube kanalean.

Eta partidaz gain, gure Youtube kanalean Balmasedako Txapelketako 4 protagonistei elkarrizketak daude. 

REDES SOCIALES (TWITTER/FACEBOOK/INSTAGRAM): Emaitzak, estatistikak, hautatzaileen adierazpenak, argazkiak....gure sare sozialak irteera eman diete eduki guztiei. Twitter-rean, 133.070 ikusteak eta 100 txio baino gehiago. Facebook-ean, 15.367 ikusteak. Eta Instagram-ean, 2.467 Me Gusta.

FLICKR: 436 argazki eta 4.169 ikuste. Partida guztiak argazkiak izan dituzte