EMAKUMEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Bera Berak Ausarta Barakaldo liderrari irabazi zion

Lehen Mailako bosgarren jardunaldia ustekabe handiarekin hasi zen: azken postuan zegoen Bera Bera Bultzek Ausarta Barakaldo liderrari irabazi zion. Eta Bigarren mailan, aldaketarik gabe ez goiko ez beheko postuan.

LEHEN MAILA

Teorian, ez zen partida zaila Ausarta Barakaldo EST liderrarentzat. Bizkaitarrek, denboraldiko lehen hilabete bikaina eta gero, garaipenik gabe zegoen Bera Bera Bultz-en kantxan jokatu zuten. Baina ustekabea izan zen Manteon. Donostiarrek denboraldiko lehenengoa lortu zuten, nahiz eta Faith Itim jardunaldiko MVParen partida bikaina. Altzaga eta Oteguiren jaurtiketa libreak erabakigarriak izan ziren (70-65).


Barakaldo porrotari esker, Easo San Martín Merkatua lider berria da. Baina donostiarrek asko lan egin behar izan zuten Lagunak taldeari irabazteko (48-50). Eta Loiola Indautxu bigarren postuan dago, liderrarekin berdinduta. Bilbotarrek irabazi egin zuen Malosten jokatutako Bizkaiko derbian (61-69).

Goiko postutan, Tabirako Baquek Express Hondarribiari irabazi zion (46-60). Bigarren garaipen jarraian Durangoko taldearentzat. Eta Basket Navarrak hirugarrena jarraian lortu zuen Reproduccion ART Araskiren aurka (47-59).

Bosgarren jardunaldia osatu zen La Salle Zurekin Bus eta Campus Promete taldeen denboraldiko lehen garaipenekin.

BIGARREN MAILA

Bigarren Maila jada oso polarizatuta dago, baina asteburu honetan ez zen ezusterik izan. Aranguren Mutilbasket lidergoan mantentzen da, porrotik gabe, Bera Bera bigarren sailkatuari irabazita (52-67).

Nafarroako taldeak partida bateko abantaila du Leioa, San Ignacio eta Ardoi taldeekiko.

Bizkaitarrek erraz irabazi zion Fabiolas San Antoniori (38-66); Iruñako taldeak Mungiaren aurkako partidari buelta eman zion azken minututan (77-69); eta Ardoik defentsa bikaina erakutsi zuen bigarren zatian Askartzari irabazteko (47-35).

Araba La Bolsa Generosak ez zion aukerarik eman ARRI BKL azken sailkatuari (59-31). Bilboko La Kasilla pabilioian, Mazarredo Fisioterapia Unamunok luzapen bat behar izan zuen Toju gainditzeko. Eta Getxok argi eta garbi irabazi zion CB San Ignaciori (62-34)