GIZONEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Lau talde berdinduta daude liderraren uhara jarraituz

5 jardunaldi jokatu dira Gizonezkoen 1. Mailan eta Hernani Tecnun SD porrotik gabe mantentzen den talde bakarra da. Eta donostiarren uhara jarraituz, lau talde berdinduta daude: Disdira Bitxitegia ISB, Tabirako Baqué, Ulacia Grupo ZKE eta Atlético San Sebastián. Bigarren mailan, La Sallek Lakua San Prudenciori irabazi zion liderren arteko lehian.

LEHEN MAILA

Hernani Tecnun SD sendo mantentzen da sailkapenaren lehen postuan, porrotik jaso gabe. Asteburu honetan, donostiarrek Avia Zizur Ardoiri irabazi zioten, lehen laurden ikusgarriari esker (23-4). Arri BKL bizkor hasi zen, lehen laurdena irabazi egin zuen, baina gero Disdira Bitxitegia ISB taldeak partidaren erritmoa hartu zuen garaipen erraza lortzeko (61-80). Laugarrena jarraian Azpeitiako taldearentzat.

Azpeitian galdu eta gero, Tabirako Baquek garaipena eskuratu zuen Urgatziren aurka (78-64), David Tudelaren partida bikainari esker: 16 puntu, 13 errebote eta 32ko balorazioa. Atlético San Sebastián taldeak 11 puntuko aldea lortu zuen atsedenaldia baino lehen eta oso ondo kudeatzen jakin zuen bigarren zatian Getxori irabazteko (83-69). Eta Ulacia Grupo ZKE 4-1eko balantzea duen laugarren taldea da. Gipuzkoarrek erraz irabazi egin zuen azken postuan dagoen San Cernin-en zelaian (52-76), lehen laurdenean lortutako 8-20ko partzialari esker.


Bilbon, Universidad de Deusto Loiola Indautxuk bigarren garaipen jarraian hartu zuen LBC Cocinas.com taldeari irabazita (72-55). Bilbotarrek 25 puntu saskiratu zituzten azken 10 minututan.

Jardunaldiko partidarik apartena Gasteizko Ibaiondon jokatu zen. Redline Mekanika Take nagusitu zen lehen zatian eta 6 puntuko aldearekin iritsi zen atsedenaldira. Baina Rodamientos Ariztik erreakzionatu zuen partidari buelta emateko eta azken minutura sartu zen 5 puntuko abantailarekin. Vidaurrek itxaropenak eman zizkien tolosarrei, baina Diaz de Gereñok beharrezko puntuak lortu zituen jaurtiketa libre marratik. 

BIGARREN MAILA

Etxeko taldeak nagusitu ziren Gizonezkoen Bigarren Mailako 5. jardunaldian. Bakarrik Mungiak etxetik kanpoko garaipena lortu ahal izan zuen, Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa (60-65).

Bilbon, liderren arteko lehia izan genuen. La Sallek lidergoan jarraituko du Lakua Centro San Prudenciori irabazita. Gasteiztarrek 6 puntuko aldea izan zuten atsedenaldian, baina bilbotarrek garaipera eskuratu zuten azken laurdenean sartutako 27 punturi esker.

Bosgarren jardunaldia Urriaren 31ean hasi zen, Leioa SBT taldearen garaipenarekin. Eskuinaldekoek laugarrena jarraian lortu zuen Unamunori irabazita (63-49). Cafeteria Tártalo Ibaizabalek Urdanetari gailendu zion (68-56) bigarren zati bikainari esker (41-26).
Landakon, Tabirakok erreakzionatu zuen bigarren laurden txarraren ondoren eta 30 puntu saskiratu zituen hirugarrenean Erroibide Irun taldeari irabazteko.

Eta Donostian, Cafes Aitona Askatuak denboraldiko lehen garaipena harrapatu zuen Askartza Claret-en kontura. Leioako taldea, Urdaneta bezala, garaipenik gabe mantentzen dira.