EBA: Mondragon Unibertsitateak irabazi egin zuen Gipuzkoako derbian

Ez da asteburu ona izan EBA ligako euskal taldeentzat. Mondragon Unibertsitateak irabazi egin zuen Gipuzkoako derbian Ordiziaren zelaian. Eta asteburuko beste poztasuna Santurtzirentzat izan zen.

Denboraldi honetan, oso zaila da garaipenak lortzea EBA ligan. Ordizia eta Mondragon Unibertsitatearen arteko derbian, kanpokoak faboritoak ziren, baina Majori kiroldegia kantxa zaila da. Ogararen mutilak ez ziren eroso egon eta Ordiziak partidaren erritmoa jarri zuen lehen laurdenean. Baina neurketa aldatu zen bigarrenean: Mondragon Unibertsitateak erraz saskiratu zuen, 30 puntu lortuz, eta partidari buelta eman zio. Atsedenaldian, 37-43.

BIgarren zatian, kanpokoek behin betikotasunez partida apurtu zuten: 11-22ko partziala eta hirugarren garaipen jarraian.

Jardunaldiko beste garaipena Santurtzirentzat izan zen. Bizkaitarrek Universidad de Valladolid taldeari irabazi zion (71-55), hasieratik menderatutako partidan.

Easo Loquillok neurketa zaila zuen Santander-rean eta galdu egin zuen Gallofaren aurka (88-62). Eta CB La Flechak ez zion aukerarik eman Goierriri (88-57).