ARGAZKIA: EasoSB.com

EBA: Mondragon Unibertsitatea eta Easo Loquillo, jardunaldiko alaitasunak

Denboraldi zaila gure taldeentzat liga EBAko AA multzoan. Garaipenak lortzea lan korapilatsua da eta asteburu honetan Mondragon Unibertsitateak eta Easo Loquillok lortu zuen, biek etxean. Aukera gutxi Santurtzi eta Ordiziarentzat etxetik kanpo Goierri Iparragirrek erraz galdu egin zuen Tizonaren aurka.

Pasaden astean Ointxek lortu zuen denboraldiko lehen garaipena. Eta asteburu honetan izan zen Easo Loquilloren txanda. Donostiarrek azken-aurreko postuan dagoen CB Solares-i irabazi zioten.

Easo oso sendo egon zen partida osoan zehar eta erregularrak izan ziren saskiratzaile atalean. Mikel Bango eta Asier Arrietak hiruko marratik asmatu zuten, baina Gotzon Arrietaren mutilen arazoa defentsan egon zen. Atsedenaldiaren ondoren, donostiarrek defentsa hobetu zutenean, 12 puntuko aldea lortu zuten hirugarren laurdenaren amaieran. Lan korala, 6 jokalariekin 10 punturekin, erabakigarria izan zen Solares-i gailentzeko.

Mondragon Unibertsitateak jardunaldiko beste garaipena lortu zuen, azken postuan dagoen CB La Flechari irabazita (91-86). Iturriperen taldeak aurrea hartu zuen, errebotea menderatuz eta hiru jokalariekin 20 puntuen gainetik: Buesa (28), Lorenzo (22) eta Kirschbaum (20).

Beste hiru neurketan, hiru porrotak. Goierrik Iparragirre 2020 taldeak ez zuen aukerarik izan Tizona liderraren aurrean (56-90). Ordizia Basoa Banaketak ondo hasi zuen norgehiagoka, baina indarra galtzen joan zen Universidad de Valladolid-en aurka galtzeko 84-71eko emaitzarekin. Eta CB Santurtzi SK pasaden jardunaldiko hutsegiteak errepitaku zituen: hasiera txarra (30-13) eta Grupo de Santiagok 22 puntuko abantaila hartu zuen bigarren laurdenean. Erremontatzeko ahaleginak alferrik izan ziren (105-87).