EBA: Bakarrik Mondragon Unibertsitateak garaipena lortu zuen

Jardunaldi txarra, oso txarra euskal taldeentzat Liga EBAko AA multzoan. Lau porrotak eta bakarrik garaipen bat, Mondragon Unibertsitateak lortutakoa Universidad de Valladolid taldearen aurka.

Oso zaila dago garaipenak lortzea Liga EBAko AA multzoan. Asteburu honetan, denboraldiko bigarren jardunaldian, bakarrik Mondragon Unibertsitateak irabaztea lortu zuen.

Eta Iñaki Ogararen mutilek asko lan egin behar izan zuten garaupena lortzeko. Ointxek aurre hartu zuen lehen minututan, 3edo 4 puntuko aldeak eskuratuz. Etxeko entrenatzaileak egoera gelditu zuen hutsarte batekin eta bere taldeak hiruko marratik asmatu zuen lehen laurdena ixteko 17-18ko emaitzarekin.

Bigarren laurdenaren hirugarren minutuan, Burgoak 9 puntu jarraian saskiratu zituen. Gainera, etxeko jokalariak Arranz eta Pescador-en laguntza aurkitu zuen eta Universidad de Valladolid-ek 10 puntuko abantaila hartu zuen (42-32).

Mondragon Unibertsitateak erreakzionatu zuen bigarren zatian, Buesa, Lorenzo eta Lopez-en hirukoei esker (44-43). Eta handik gutxira, 0-9ko partziala partidari buelta emateko (51-56). Azken minutuenta, Sedanok garaipena ziurtatu zuen jaurtiketa libre marratik (69-76).

Mondragon Unibertsitateak asteburuko garaipen bakarra eskuratu zuen euskal taldeentzat. Ordizia Basoa Banaketak-ek etxean galdu zuen Grupo de Santiagoren aurrean (68-78), Robert Valge estoniarraren partida bikainarekin (29 puntu eta 7 errebote).

CB Santurtzi SK taldeak etxean galdu zuen ere Valle de Egues-en aurka (51-71), bigarren zati kaskarraren ondoren.

Easo Loquillok ez zuen aukerarik izan Pas Pielagos kantabriarren kantxan (82-51). Eta Goierri Iparragirre 2020 taldeak ezin izan zion Gallofaren 28-7ko hasierako partzialari erantzuna eman (95-58).