ARGAZKIA: EasoSB.com

EBA: Santurtzik derbia irabazi zuen Easoren aurka eta Goierrik debuta egin zuen garaipenarekin

Lehen jardunaldia 2018/19 denboraldia Liga EBA, bost euskal taldeekin. Eta lehen jardunaldian derbi bat izan genuen: Easo-Santurtzi. Bizkaitarrek garaipena eskuratu zuten bigarren zatiko erreakzioari eta esperientzia handiari esker. Gainera, Goierri Iparragirre 2020 taldeak debuta egin zuen garaipen handiarekin Solares-en aurka (100-83).

Pasa den denboraldian bezala, Easo eta Santurtzi taldeek derbia jokatu zuten lehen jardunaldian. Gaztaro eta lotsagabekeriarekin, talde donostiarrak aurrea hartu zuen, baina eraginkortasuna pixka bat gehiago falta zitzaion garaipena borrokatzeko. Bigarren zatian, donostiarrak indarrak galtzen joan ziren eta Miguel Fernandezen gizonek, Torres-Mendikote bikotearekin, partidari buelta eman zioten (58-68).

Goierriren garaipena izan zen beste berri ona euskal taldeentzat. Gipuzkoarrek Solares kantabriar taldeari irabazi zion 100-83ko emaitzarekin Liga EBAko estreinaldian. Kanpokoek huts egin zuten bigarren laurdenean eta etxekoek aldea erabakigarria hartu zuen. Aitor de Miguel etxeko jokalariaren partida ikusgarria: 42 puntu, 7 hiruko eta 9/8 bikoan.

Beste aldetik, Mondragon Unibertsitateak etxean galdu zuen Universidad de Burgosen aurka (69-79). Euskal Kopako txapelduna lur jo zen azken laurdenean ezta ere Ointxeren 11 hiruko ez ziren nahikoak izan garaipena eskuratzeko. Eta Ordizia Basoa Banaketak taldeak galdu zuenere Valle de Egues-en zelaian (68-56). Gipuzkoarrak oso ondo hasi ziren (15-25), baina 23/2 hiruko marratik porrotera eraman zituen.