LIGAS VASCA JÚNIORS: Garaipen handiko jardunaldia

Emozio gutxi egon zen laugarren jardunaldiko 8 partidetan. Emaitza handiak bai Nesken Mailan bai Mutiletan. Garaipena eskuratu zutenek 20 puntuko aldea lortu zuten, gutxienez.

JÚNIOR MASCULINA

FUNDACIÓN 5+11 A 95 – 49 ZORNOTZA ST

Fundacion 5+11 faboritoa zen Gasteizen jokatutako partidan, baina Zornotzak hasieratik aurre egin zion. Bizkaitarrek defentsan asko lan egin behar zuten eta pertsonalen arazoak izan zituztek. Baskonia ez zen eroso egon eta kanpokoek lehen laurdena itxi zuten 13-10ko emaitzarekin. Berdintasuna 3 minutu gehiago iraun zen (19-18), baina Fundación 5+11 taldeak partidari epaia eman zion atsedenaldiaren aurretik: 22-1ko partziala, Savkov jokalariari esker, eta dena erabakita (41-19).

BESTE EMAITZAK/span>

Easok jardunaldiko alde handiena lortu zuen Toju Fundacion 5+11ren aurka (97-38). Bilbon, Alter Consulting azpeitarrak garaipen erraza lortu zuen Bilbao Unamunoren kontura (39-85). Gipuzkoarrek zuloa ireki zuen lehen laurdenean (11-26). Eta hirugarren garaipen jarraian eskuratu zuen TAKE Burruntzi Erretegiak Loiola Indautxuren aurka. Alter Consulting bezala, tolosarrek alde erabakigarria hartu zuten partidaren hasieran (6-19). Bilbotarrek aurpegia eman zieten, baina ezin izan zioten partidari buelta eman.

JÚNIOR FEMENINA

Emaitza handiak ere Nesken Mailan. Asador 10 Gibajasek lidergoa mantentzen du. Arabarrak bere indarra erakusten ari dira eta 39 puntugatik irabazi zioten Easo Universidad de Deustori (78-39), atsedenaldian erabakitako partidan (41-12). Electro Alavesa Araski Ointxek garaipen erabatekoa lortu zuen ere Tabirakoren aurrean, hirugarren laurden ikusgarriari esker (31-11) eta Teresa Mbomioren 26 punturekin. Gainera, Loiola Indautxuk Gernika KESB taldeari gailendu zion Malosten jokatutako Bizkaiko derbian (52-81) eta Fundibide ISBak Askatuak gainditu zuen Gipuzkoako lehian (63-41).