EUSKAL KOPA EBA: Mondragon Unibertsitatea, txapeldun Martin Buesaren 29 punturekin

Azkenengo Euskal Kopako titulua Mondragon Unibertsitatearentzat izan da. Arrasateko taldeak Santurtziri irabazi dio joan-etorriko partidan. Azken jokaldietan, Martin Buesak (partidako onena, 29 punturekin) hiruko erabakigarria saskiratu du eta Torresenak ez dira sarty. Ointxek bere lehen titulua eskuratu du final bikainean.

Saskiratzea asko kostatu zen hasiera oso bizkorran. Bi taldeek titulua nahi zuten, baina ez ziren zuzen egon lehen minutuetan: 2-4ko emaitza 5.minutuan. Urtxutulegiren sarrerak partidaren erritmoa aldatu zuen eta Mendikoteren laguntzarekin, etxeko taldeak 5 puntuko aldea lortu zuen (11-6). Martin Buesak bai zonan bai hiruko marratik saiatu zuen, zorterik gabe. Baina pibot gasteiztarrak asmatu zuenean (hiruko bat eta bi jaurtiketa libre), Mondragon Unibertsitateak eskertu zuen. Lehen laurdenaren amaieran, 16-12.

Partida gogortu zen bigarren laurdenean, falta askorekin eta erritmorik gabe. Bi talde oso azkar sartu ziren bonusean eta jaurtiketa libreak izan ziren saskiratzeko erarik seguruena. Pixkanaka bizkaitarrak eta gipuzkoarrak bere eraginkortasuna hobetu zuten eta Ander Atxak uztaiaren inguruan saskiratu zuen partidari buelta emateko (30-31). Etxeko taldeari min asko egin zion Urtxutulegiren hirugarren pertsonalak eta bi taldeek asko hobetu behar zuten hiruko marratik: 10/2 Miguel Fernándezen mutilek eta 16/1 Iñaki Ogararen gizonek..

Atsedenaldiaren ondoren, Mondragon Unibertsitateak bere bolada onean jarraitu zuen. Buesak eta Urtxutulegik borroka polita izan zuten, baina donostiarrak arazoak izan zituen pertsonalekin eta gasteiztarrak aprobetxatu zuen: 0-6ko partziala Ointxe taldearentzat eta etxekoen hutsartea. Buesak 30-39ko emaitza ipini zuen Santurtziren erreakzioa iritsi baino lehen: Mendikotek 7 puntu jarraian saskiratu zituen 90 segundutan partida berriro berdintzeko (37-39). Orain Iñaki Ogarak hutsartea eskatu zuen, baina finala azken laurdenera iritsi zen 45nako berdinketarekin.

Santurtziren momentua zen eta etxeko taldeak berriro 5 puntuko aldea hartu zuen (55-50) Torres eta Aldekoaren lan onari esker. Mondragon Unibertsitateak defentsak txandakatu zituen, baina ez zen nahikoa zen berriro aurretik ipintzeko. Finala azken 3 minutura iritsi zen 57-55ko markagailuarekin. Torres eta Mendikoteren hirukoak ez ziren sartu, baina Buesarena bai (57-58). Torresek beste hirukoa huts egin zuen eta Ointxeren pibotak asmatu zuen jaurtiketa libre marratik (57-60). Etxeko taldeak ez zuen uztaiaren bidea aurkitu eta Euskal Kopa Eba txapelketako titulua Mondragonera joan zen.

Argazkiak