EUSKAL KOPA EBA: Santurtzi porrotarik gabe iritsi da finalera eta Mondragonek galdu du Ordiziaren aurka

Dena erabakita zegoen lehen faseko azken jardunaldian. Santurtzi eta Mondragon Unibertsitatea izango dira 2018ko finalistak. Baina talde bizkaitarrak laugarren garaipen jarraian nahi izan zuen eta Goierriri irabazi zion, maila handia erakutsiz. Mondragon Unibertsitateak, ostera, Ordiziaren aurka galdu zuen luzapenean. Iñaki Jimenezen mutilek torneoaren lehen garaipena lortu zuten Iturripen.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 66 - 69 ORDIZIA BASOA BANAKETAK

Mondragon Unibertsitatea faboritoa zen Iturripen jokatutako partidan. Iñaki Ogararen mutilak jada finalista ziren eta garaipen batekin finalera iritsi nahi zuten. Gainera, Ordiziak partida guztiak galdu zituen. Etxeko taldeak sendo hasi zen eta lehen laurdena bukatu zuen 19-12ko emaitzarekin. Baina Ordiziak, Asier de la Iglesiarik gabe, defentsan hobetu zuen eta Mondragon Unibertsitatea taldearen hutsegiteak (26/5 hiruko marratik) aprobetxatu zituen partidari buelta emateko. Eta garaipena lortzeko zorian egon zen, baina partida luzapenara iritsi zen (61-61). Orduan, Kepa Iztuegak hiruko erabakigarria saskiratu zuen, ez Lorenzok ez Kirschbaum ez zuten asmatu eta garaipena Basoa Banaketak taldearentzat izan zen..

Argazkiak

CB SANTURTZI SK 70 - 43 GOIERRI IPARRAGIRRE 2020

Bizkaiko taldeak bere indarra erakutsi du lehen fasean. Eta azken jardunaldian, Mikel Trueba kiroldegian, Miguel Fernándezen gizonek laugarren garaipena lortu zuten. Goierrik etxekoen bultzadari eutsi zion bigarren zatiko lehenengo minutura arte. Orduan, Santurtzik partida apurtu zuen Torres, Mazo eta Aldekoaren hirukoei esker. Eta azken laurdenean, moreek partidari epaia eman zion 15-3ko partzial zorrotzarekin.