EUSKAL KOPA FEMENINA: IDK Gipuzkoak Añaresen bultzadei eutsi die hirugarrena izateko

Euskal Kopako bigarren jardunaldia hasi da hirugarren posturako partidarekin. Gipuzkoako derbian, IDK Gipuzkoak Añares Rioja ISB taldeari irabazi dio 73-54. Donostiarrek lehen zati bikaina jokatu dute, 14 puntuko aldearekin lortuz eta bere aurkariaren bultzadari eutsi diote hirugarren laurdenean.

 

AÑARES RIOJA 54 – 73 IDK GIPUZKOA

Gipuzkoako derbia hasi zen Pierre-Louis pibotarekin zonan menderatuz. Azpeitiarren erantzuna, finalerdietan bezala, iritsi zen Fequieren eskutik hiruko marratik. Weaver eta Aduriz jokalariei esker, IDK Gipuzkoak abantaila txikia hartu zuen (5-10). Orduan agertu zen Briahanna Jackson antolatzailea: erreboteak, kontraerasoak, hirukoak eta asistentziak partidari buelta emateko (21-19ko emaitza lehen laurdenaren amaieran. Muguruza entrenatzaileak minutuak eman zizkion Olabarria eta Eraunzetamurgil-i eta biek aprobetxatu zuten. Gainera, Pierre Louisek Davydova heldu zuen eta donostiarrek berriro lidergoa hartu zuen 4-12ko partzialarekin (25-31). IDK Gipuzkoak bolada onean jarraitu zuen eta Eraunzetamurguil eta Olabarriaren hirukoak (Euskal Kopako lehenengoak) 14 puntuko aldea eman zien donostiarrei (29-43 atsedenaldian).. 

Finalerdietan bezala, Añares Rioja ISB taldeak bigarren zatian erreakzionatu zuen: 9-0 partziala partidua estutzeko (38-43). Nystrom eta lau harrobiko jokalariak azpeitiarren bultzadari eutsi zioten (48-55). Azken laurdenean, Lyndra Weaveren eskutik, talde donostiarra berriro iritsi zen 10 puntuko hezira eta aukerarik gabe utzi zion Añares Rioja ISB.

Argazkiak