EUSKAL KOPA FEMENINA: RPK Araski eta Lointek Gernika Bizkaiak berriko jokatuko dute finala

Jada daukagu finalistak. Bihar, 12:00etan, ETB1 zuzenean, RPK Araskik eta Lointek Gernika Bizkaia taldeek 2017ko finala berrargitaratuko dute. Landako kiroldegian jokatutako finalerdietan, arabarrek Añares Rioja ISBri irabazi diote (82-71) eta bizkaitarrek IDK Gipuzkoa gainditu dute (71-48). Hori dela eta, Gipuzkoako derbia izango da hirugarren posturako partidan (09:45ean)


RPK ARASKI 82 – 71 AÑARES RIOJA

Oso zuzen hasi ziren bi taldeen jokalariak hasierako minutuetan. Jessica Fequierek hirutik hiru asmatu zuen kanpokotik eta eraso pisua hartu zuen Davydovak Diallorekin sufritu zuelako. RPK Araskik arintasuna eta alternatibak erakutsi zituen: hasierako bostekoaren jokalari guztiak jada saskiratu zuten lehen 5 minutuetan. Landako kiroldegiaren markagailuak 19-16ko emaitza erakutsi zuen 7. minutuan. Gasteiztarrek defentsa estutu zuten, bere aurkariaren asmatzea geldituz, eta lehen laurdena amaitu zuten 4 puntuko aldearekin (23-19). Eta abantaila handitu zen bigarren laurdenaren hasieran Madelen Urietaren nesken saskiratzaile erritmoa beheratzea ezinezkoa zelako (31-22). Luis Agirrek erreakzioa bilatu zuen hutsarte batekin, baina Robersonek eta kanpoko jaurtiketak 46-30ko emaitza ipini zuten atsedenaldian..

Bigarren zatian, Añares taldeak zonakako defentsa erabili zuen, baina Araskik errebotea menderatu zuen eta Garcia eta Edwards jokalarien jaurtiketa erosoak aurkitu zituen hogei puntuko aldea hartzeko (57-36). Baina gipuzkoarrek ez zuten amore eman eta 5-23ko partzial ikusgarria lortu zuen: 69-63ko emaitza eta susto ederra Araskirentzat. Baina Madelen Uriarteren neskek egoera baretzen jakin zuten eta azken minutura iritsi ziren estutasunik gabe..

Argazkiak

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA – IDK GIPUZKOA

Sarr, Roundtree eta Mazyonite jokalaririk gabe hasi zen bigarren finalaurrekoa Durangoko Landako kiroldegian. Bi talde zehaztugabe irten ziren, hutsegiteak eginez eta saskiratzeko arazoak izanez. Mario Lopezek hutsartea eskatu zuen eta Gwathmey-i debuta egitea eragin zion. IDK Gipuzkoaren aldetik, Pierre-Louis eta Weaver jokalarien lan ona, baina ala-pibota ez zen oso zuzen egon. Lehen laurdenaren amaieran, 11-13ko emaitza. Egoera ez zen asko aldatu hurrengo minutuetan: 3-2ko partziala bigarren laurdenaren hasierako 4 minutuetan. Orduan, bi talde animatu ziren, batez ere Gernika eta Azu Muguruzak partida gelditu zuen 20-17ko emaitzarekin. Bizkaitarrek aurretik jarraitu zuten baina IDK Gipuzkoa ez zen aldendu 8/0 hirukoetan arren. Atsedenaldian, 26-23 Landako markagailuan.

Bigarren zatian, zenbakiak arruntagoak izan ziren. Gwaathmey eta Berezynskak agintea hartu zuten eta Lointekek aurretik jarraitu zuen, nahiz eta Pierre-Louis-en minutu onak (38-32). Mario Lopezen neskak defentsa gehiago estutu zuten, korrika egin ahal izan zuten eta ondorioa bere abantaila handitu zela izan zen. Partidako handiena iritsi zen hirugarren laurdenaren amaieran (52-38). IDKek aldea murriztu nahi izan zuen, baina bizkaitarren nagikeria geldiaraztea jada ezinezkoa izan zen.

Argazkiak