EUSKAL KOPA: Emakumezkoen saskibaloi onenaren txanda

Asteburu honetan jokatuko da Emakumezkoen Euskal Kopa Durangoko Landako Kiroldegian. Liga Diako hiru euskal taldeak eta aurretiko fasea irabazi zuen Añares Rioja ISB-ak titulua bilatuko dute. Gainera, azken jardunaldia Euskal Kopa EBA txapelketan.

EUSKAL KOPA FEMENINA

Liga Diako hiru euskal taldeak elkartuko dira asteburu honetan Durangoko Landako Kiroldegian Emakumezkoen Euskal Kopa jokatzeko.

Bihar ospatuko dira finalaurrekoak. RPK Araski, 2017ko txapeldunak, Añares Rioja ISB taldearen aurka jokatuko du. Gipuzkoarrek aurretiko fasea irabazi zuten pasaden igandean. Partidu hau 09:45ean hasiko da.

Gero, 12:00etan, Lointek Gernika Bizkaiak eta IDk Gipuzkoak bigarren finalerako txartela bilatuko dute.

Finala jokatuko da igandean, 12:00etan eta ETB1 emango du zuzenean Landako kiroldegitik. HIrugarren posturako norgehiagoka hasiko da 09:45ean.

EUSKAL KOPA EBA

Bosgarren eta azken jardunaldia Euskal Kopa EBA torneoaren lehen fasea. Dena erabakita dago: CB Santurtzi SK eta Mondragon Unibertsitateak dira 2018ko finalistak.

Hain zuzen ere, bi taldeek etxean jokatuko dute larunbatean. Moreek Goierri Iparragirre 2020 taldearekin neurtuko dituzte indarrak (18:45ean) eta gipuzkoarrek Ordiziaren kontra jokatuko dute.