EUSKAL KOPA: Gizonezkoen Fase Finala, Emakumezkoen Aurretiko Fasea eta jardunaldi bikoitza EBA mailan

Asteburu bizkorra Euskal Kopa txapelketan. Interes puntu asko eta lehiaketa guztiak martxan. Gizonezkoen Euskal Kopak Fase Finalari aurre egingo dio: finalaurrekoa gaur eta finala igandean (12:00etan). Emakumezkoena hasiko da igandean, Azkoitiako kiroldegian, aurretiko fasearekin. Eta Euskal Kopa EBAn, jardunaldi bikoitza finalistak ezagutzeko.

GIZONEZKOEN EUSKAL KOPA

Gaur, 19:45ean, jokatuko du finalaurrekoa Durangoko Landako kiroldegian. RETAbet Bilbao Basket eta Sáenz Horeca Araberri, bi euskal talde LEB Oro mailan, partida parekatua jokatuko dute.

Neurketa honen irabazleak Delteco GBC taldearekin neurtuko ditu indarrak finalean (12:00etan, Landako Kiroldegian, ETB1 zuzenean)


EMAKUMEZKOEN EUSKAL KOPA

Txapelketa hasiko da igandean, Azkoitiako kiroldegian (18:00etan). Añares Rioja ISB eta GDKO Ibaizabal taldeek aurretiko fasea jokatuko dute.

Irabazleak Landako kiroldegian ospatuko den fase finala jokatuko du. RPK Araski izango da beraien aurkaria finalaurrekoetan.

EUSKAL KOPA EBA

HIrugarren eta laugarren jardunaldia EBA mailan. Partida klabe Mikel Trueba kiroldegian: Santurtzi-Mondragon Unibertsitatea (Larunbata, 18:45ean). Biek finala jokatu nahi dute.

Asteburua hasiko da gaur gauean, Goierri Iparragirre 2020 eta Easoren arteko lehiarekin. Bi taldeek garaipen bat dute, hori dela eta, partida oso interesgarria izango da.

Xabi Gorosteguiren mutilek txapelketako lehen garaipena lortu zuten asteazkenean, Ordiziaren aurkako partidan (64-77).

Jardunaldia igandean amaituko da Gasca Kiroldegian: Easo-Santurtzi (12:00etan).