EUSKAL KOPA: Zornotzak Baskonia gainditu du eta final laurdenetan egongo da

Euskal Kopa LEB ACB hasi zen Zornotza talde bizkaitarrak menderatutako aurretiko fasearekin. Baskoniak, talentu handiarekin, baina oso gaztea, bakarrik lehen laurdenean eutsi zion. Gero, Mikel Garitaonandiaren gizonek aukerarik gabe utzi zioten (64-89).

Lehen laurdenean, bi taldeek talentu eta irabazteko gogoak erakutsi zituzten. Arabarrak eta bizkaitarrak oso ondo egon ziren defentsa lanetan eta, erasoan, uztaiaren bidea aurkitu zuten (21-20ko emaitza lehen laurdenaren amaieran). Baina Zornotzak bere defentsa lana hobetu zuen bigarrenean, intentsitate handiarekin laguntzetan eta lerro-paseetan. Lan hori esker, bizkaitarrek 10 puntuko aldea lortu zuten atsedenaldian (35-45).

Atsedenaldiaren ondoren, Baskoniak lekua berreskuratu zuen, baina ez zuen asmatu erasoan. Zornotzak defentsa lana ona mantendu zuen, esfortzu eta gogo askorekin, eta horrek balio izan zion abantaila mantentzeko. Azken laurdenaren lehen minutuetan, Mikel Garitaonandiaren gizonek behin betiko kolpea eman zioten BAKH kiroldegiaren markagailuari eta garaipena finkatu zuten. Euskal Koparen aurretiko fasea jada erabakita zegoen eta bi taldeek azken minutuak aprobetxatu zituzten etorkizunari begira lan egiten jarraitzeko.

Mikel Sainz de la Maza izan zen partidaren MVP, 31ko balorazioarekin (20 puntu, 5 errebote)