EUSKAL KOPA EBA: Garaipen fidagarria Mondragon Unibertsitatearentzat eta oso landuta Santurtzirentzat

Lehen Jardunaldia EBA mailako Euskal Kopan. Bost euskal talde lehian. Momentuz, 2017ko txapeldunak abantaila hartu du: Santurtzik Ordizia Basoa Banaketak taldeari irabazi zion 55-62ko emaitzarekin oso parekatutako partidan. Mondragon Unibertsitateak bere hautagaitza ere aurkeztu zuen Easori irabazita (80-50). Ointxe beti aurretik joan zen eta partidari epaia eman zion bigarren zatiko lehen minutuetan.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 80 -50 EASO

Interes asko zegoen Mondragon eta Easo taldeen proiektu berriak ezagutzeko eta Ointxe etxeko taldea trebeagoa egon zen lehen garaipena eskuratzeko. Iñaki Ogararen gizonek aurrea hartu zuten lehen minutuetatik: Atxak eta Lorenzok hiruko marratik saskiratu zuten eta Martín Buesak uztairen inguruetan menderatu zuen. 7. minutuan, Iturripe kiroldegiaren markagailuak 20-4 emaitza erakutsi zuen.
Hurrengo 13 minutuetan, Gotzon Arrietaren gizonek bere defentsa hobetu zuten eta aldageletara joan ziren 9 puntuko desabantailarekin (35-26).
Baina Mondragon Unibertsitateak eraso kutsua berreskuratu zuen bigarren zatian partidari epaia emateko. 

ORDIZIA BASOA BANAKETAK 55 – 62 SANTURTZI

Emozio gehiago egon zen Ordiziako Majori kiroldegian. Hasieran, Jon Urtxutulegik aldeak markatu zituen eta klabea izan zen 11-16ko emaitza ipintzeko. Bigarren laurdenean, Ordizia oldarkorragoa izan zen erasoan eta 27nako berdinketa ipini zuen atsedenaldian.

Bigarren zatian, Santurtzi hobeto hasi zen, defensa intentsitate eta Juan Torres asmatzeari esker, eta 10-1eko partziala lortu zuen (28-37). Talde bizkaitarrak Asier de la Iglesiari ondo eutsi zion eta Ordiziari puntuak eta asmatzea falta zitzaizkion bere aurkariaren garaipena zalantzan jartzeko.
.