ZARAUTZ 3X3: Saskibaloiak pasealekua hartu zuen eta lehen FIBA puntuak banatu ziren

Zarauzko Saski Basque 3x3 txapelketako bigarren jardunaldia ikusgarria izan zen. Benjamin eta senior mailen txanda eta sariak eta FIBA puntuak banatu ziren, eguraldi ederrarekin.

Goizeko saioa hasi zen Benjamin eta Cadete taldeekin. Jokalari txikienak bere gogo eta trebetasunak erakutsi zituzten. Mutilen mailan, Patata Frejituak1-ek Iepa!-rie irabazi zion 5-1ko emaitzarekin; eta nesketan, Marrubizko Izozkiak-ek Gerlariak gainditu zuen finalean (7-4).

Kadete mailan, lehia handia egon zen, baina Tu padrex4 eta JokinLittleWarrios txapeldunak izan ziren.

Eta arratsaldeko saioan iritsi zen Senior taldeen txanda. Mutiletan,16 talde eta Estadio Trainers eta Roadrunners finalera iritsi ziren multzo eta kanporaketetako fasearen ondoren. Emozio handia titulurako partidan eta garaipena Estadio Trainers taldearentzat 20-17ko emaitzarekin.

Talde gutxiago, baina emozio bera nesken mailan. Bai finalerdietan bai finalean berdintasuna izan zen protagonista eta Viejas Promesasek titulua eskuratu zuen Scooby Doo Papari irabazita (11-10).

Emaitzak

Argazkiak