SASKI BASQUE ZARAUTZ 2018: Jada dauzkagu lehen irabazleak!!!!

Lehen jardunaldi bikaina ZAST Zarautzek antolatutako SASKI BASQUE 3x3 txapelketan, ESFko laguntzarekin. 8 zelai, 148 talde, 500 jokalari baino gehiago eta leku ikusgarria: Zarautzko itsas pasealekua.


Lehen jardunaldian jokatu ziren Nesken Mini eta Infantil mailak, giro eta eguraldi ederrarekin. Eguerdian ezagutu genituen lehen txapeldunak: Durangoko Neskak (Nesken Mini) eta Diamonds (Infantil)

Arratsaldean izan zen Junior eta Mini taldeen txanda. Ball is life taldeak irabazi zuen Nesken Juniorrean, Mini Mondreitors izan zen garaile Mutilen Mini eta Portlan de Belén-ek titulua eskuratu zuen Mutilen Junior mailan.

Argazkiak