Euskal taldeen egutegiak FEB Lehiaketetan

Esta semana la FEB ha realizado los sorteos de los calendarios de las diferentes competiciones FEB donde tenemos en todas ellas representantes vascos. A continuación todos los calendarios, los últimos en ser sorteados este mismo miércoles EBA y Liga Dia será a las 12 horas.

LEB Oro

Araberri eta Bilbao Basket izango dira euskal taldeak maila honetan eta urriaren 5ean hasiko dute denboraldia: arabarrek etxean jokatuko dute Melillaren aurka eta bilbotarrek Oviendo. Lehen itzuliko derbia 10. jardunaldian (azaroak 27) ospatuko da Miribillan eta bigarrena 27. jardunaldian jokatuko da, martxoak 19an.

Calendario completo


Liga Dia

Gure hiru taldeak etxeko talde bezala ariko dira lehen jardunaldiak ospatuko den Open Day-ean: Sant Adria-Lointek Gernika Bizkaia, Zamarat-RPK Araski eta Bembibe-IDK Gipuzkoa. Lehen derbia 6. jardunaldian iritsiko da, Malosten: Gernika-Araski. 8. jardunaldian, IDK Gipuzkoak Gasteizko taldearen aurka jokatuko du Gaskan. Eta 12. jardunaldian, donostiarren eta bizkaitarren arteko lehia.

Calendario completo


LEB Plata

Hiru euskal taldeak ariko dira LEB Platan Zornotzaren itzuliaren ondoren. Denboraldi honetan, 24 taldeek jokatuko dute LEB Plata maila eta gure taldeak Oeste multzoan ariko dira. Lehen jardunaldia Urriak 6 izango da: CB Zamora-Azpeitia Azkoitia ISB, Plasencia Extremadura-Baskonia eta Zornotza-CB Tormes.

Lehen derbia 3.jardunaldia ospatuko da: Zornotza-Azpeitia Azkoitia ISB; zazpigarrenean, Baskonia-ISB; eta bederatzigarrenean, Baskonia-HA Zornotza.

Calendario completo


LF2

Ibaizabal eta Añares Riojak berriro jokatuko dute LF2 A multzoan. Lehen jardunaldiak, Urriak 6, Ibaizabalek Urretan jokatuko du Cerdanyola talde berriaren aurka eta Añares Rioja Barçaren kantxan ariko da.

Denboraldiko lehen derbia izango da Abenduak 22, Urretan, eta bigarrena jokatuko da Apirilaren 6ean, Azpeitian.


Calendario completo


EBA

5 euskal talde izango ditugu Liga EBAn; Easo, Goierri, Ointxe, Ordizia eta Santurtzi. Denboraldia Urriak 14 hasiko da partida hauekin: Ointxe-Universidad de Burgos, Goierri-CB Solares, Valle de Egües-Ordizia eta Easo-Santurtzi.

Calendario completo