BARAKALDO HIRIA TORNEOA: Dena prest

Asteazken honetan burutu da Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federazioek,
Barakaldoko Udala, Barakaldoko UKE, Bizkaiko Foru Aldundia, FEB, Eusko
Jaurlaritza eta Euskadiko Kirol Federazioen Batasunaren laguntzarekin
antolatzen duten X Barakaldo Hiria Saskibaloi Torneoaren aurkezpena. Ekainaren
29an hasi eta Uztailaren 1ean bukatuko den txapelketa hau Lasesarre Kiroldegian
burutuko da eta zaleek gizonezkoen saskibaloi onena eta Euskal Selekzio
absolutua ikusteko aukera izango dute.

 

Barakaldoko Udaleko prentsa aretoan burutu da aurkezpena eta bertan izan da
Basa, Euskal Saskibaloi Federazioko maskota.

 

Gorka Zubiaurrek Barakaldoko UKE-ko presidenteak eman zien ongietorria
bertaratutako komunikabideei. Txapelketa honek berdintasunaren aldeko apustu
garbia daukala nabarmendu zuen, izan ere “
emakumezkoak eta gizonezkoak txandaktu egiten dira urtez urte” eta gainera “ Euskal Selekzioa nazioartean lehiatzen
ikusteko aukera bikaina da” nabarmendu zuen. Lasesarre kiroldegiari buruz
ere hitz egin zuen eta “ 3.000 pertsona
sartzen dira bertan eta hiru egunetan jendez lepo egotea gustatuko litzaiguke”
esan zuen, “mundu guztiari animatzen diogu Lasesarrera hurbiltzera” adierazi
zuen ondoren. X. Barakaldoko Hiria torneo hau “ Gure hirian kirola sustatu eta goi mailako lehiaketak ekartzeko
egiten dugun jardueretako bat” dela adieraziz bukatu zuen bere tartea Gorka
Zubiaurrek.

 

Koldo Mendia Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidenteak bere esker ona erakutsiz hasi
zuen bere tartea. “ Eskerrik asko
Barakaldoko Udalari, 10 urte dira torneo hau antolatzen dugula eta ondo
funtzionatzen duen lehiaketa dugu. Pasa den urtean datak aldatu genituen
ekainera ekarriz eta erantzuna oso ona izan zen jokalari eta publikoaren
partetik” Mendiak zaletuak hurbiltzea nahi du: “Hiru egunetan jendea Lasesarrera hurbiltzera animatzen dugu, gogoratu
sarrera dohainik dela”.

 

Euskadiko Saskibaloi Federazioko Presidenteak ere hitz egin zuen. German
Mongek kirolaz haratago doazen gaien gainean hitz egiteko aprobetxatu zuen.
Lehendabizi Basa aurkeztu zuen, ESF-ko maskota berria. Basajaun batean
oinarrituta dago. Ondoren, “Euskadi eta
Alemaniako Selekzioen arteko partiduan omenaldi bat egingo diegi Javi Salgado
eta Ricardo Uriz selekzioko bi kide garrantzitsuei. Ez da agur bat, beraien
ibilbideko aitortza baizik. Hori dela eta ESF-ko Urrezko intsignia emango
diegu”, adierazi zuen. “Pablo Lasori
ere gure esker ona erakutsi nahi diogu, selekzioari entrenatzeko erakutsitako
prestutasunagatik” Esanez bukatu zuen.

Aurkezpena Javi Salgadok bukatu zuen, “Joakalri
guztien izenean eskerrak eman nahi dizkiogu Barakaldoko udalari saskibaloiaren
alde torneo garrantzitsu hau antolatzen laguntzeagatik”. Ondoren bere esker
ona eman zien “Bizkaiko eta Euskadiko
Saskibaloi Federazioei txapelketa hau errealitatea izan dadin egiten duten
esfortzuagataik. Jokalariei asko gustatzen zaigu elakrrekin aste betez
entrenatzea eta euskal selekzioaren deia jasotzea. Sarritan sata oso zailetan
izan arren, posible den guztietan prest gaude” eta bukatzeko “jokatzeko rrikitan gaude, maila handiko
txapelketa izango da, oso erakargarria” esan zuen.

Euskal Selekzioko akpitainak guztiei deia luzatu zien asteburuan
Lasesarrera hurbiltzeko: “Dohainik da,
saskibaloiaren jaia izango da, aurkarien maila ikaragarria da, etorkizuneko
europako izarrak han izango dira. Txapelketa benetan erakargarria jokalari zein
ikusleentzat”.


Argazkiak