ARGAZKIA: ACB Photo / A. Arrizabalaga

Kirolbet Baskonia, akats-tarterik gabe Liga Endesako finalean

Dena prest zegoen Kirolbet Baskonia 1-2koa ipintzeko Liga Endesako hirugarren partida. Giro ederra Buesan, 15.512 zaleekin, eta 7 puntuko aldea 6 minuturen faltan. Baina Real Madril suspertu egin zen 2-13ko partziala jotzeko eta saririk eta akats-tarterik gabe utzi zien Gasteizko talde eta zaleei.

Giro ederra Buesan, zale errekorrarekin: 15.512. Liga Endesako finala 1-1eko berdinketarekin iritsi zen Gasteizera: Pedro Martinezen mutilek lehen partida irabazi zuten asteazkenean (90-94) eta Pablo Lasoren taldeak berdindu egin zuen ostiralean (98-91). Baskoniak finalari epaia eman nahi zion Buesan eta Real Madrilek irabazi behar zuen bosgarren partida ziurtatzeko.


Kirolbetek hasiera bikaina izan zuen, 17-8ko partzialarekin eta bere zaleen babesarekin. Real Madrilek erreakzionatu zuen eta partidak berdindu egin zuen. Lehen zatia bukatu zen Beauboisen hirukoarekin Baskonia aurretik joateko aldageletara (42-40).

Bigarren zatian, partida bolakada mugitu zen. Lehenik, Pedro Martinezenek 10 puntuko hesia ukitu zuten; gero Doncic eta Thompkinsek markagailuari buelta eman zioten; eta laugarren laurdenean, etxeko taldeak 12-0ko partziala lortu zuen, Janning bikainaren eskutik. 72-65ko emaitza 6 minuturen faltan eta zaleak garaipenarekin amestuz. Baina Carroll eta Tavares amesgaiztorik txarrena bihuru ziren: 2-13ko partziala eta Gasteizko taldea akats-tarterik gabe. Bihar, 21:00etan, laugarren partida.