ARGAZKIA: OridizaSaski

INFANTIL ESPAINIAKO TXAPELKETA: Ordizia eta Patronato Maristasek galdu dute final zortziretan,

Euskal taldeen parte hartzea bukatu zen Marin eta Pontevedran ospatzen ari diren Infantil Mailako Espainiako Txapelketetan. Patronato Maristasek galdu zuen Inlingua FCBG handiaren aurka (77-56), hasiera txarraren ondoren. Eta Ordiziak ezin izan zion Barcari irabazi (69-49).

NESKEN MAILA

Ordiziak ezin izan zuen Espainiako Txapelketako final laurdenetara heldu. Gipuzkoarrek galdu zuen Baršaren aurka, nahiz eta partida oso serioa jokatu. Hasierako 19-10retik, Ordizia beti atzetik joan zen. Eta baloi-galtzeak eta hiruko marratik asmatzerik ezak garaipenerako borrokatzea galarazi zioten.

MUTILEN MAILA

Patronatoren jarduera bikaina Espainiako Txapelketako final zortziretan amaitu zen Granadako Inlingua taldearen aurkako porrotaren ondoren. Bilbotarrak zailtasunekin hasi ziren eta ezin izan zuten saskiratu uztaitik gertu. Andaluziarrek aurrea zuten eta ia partidari epaia eman zioten atsedenaldira (43-21). Jesus Itui˝oren mutilek erreakzionatu zuten, baina garaipenak jada jabe bat zuen..